Lanean jarraitzen baduzu…

1) Lanpostura joan zaitez beti, kontrakoa ez bazaizu esan.

2) Enpresak gutxieneko zerbitzuak zehaztu ditzake behar-beharrezko jarduera bada (batez ere, osasunari eta elikagaigintzari lotutako sektoreak).

3) Lanpostuan ezinbesteko babes-neurriak berma behar dizkizute. Eta zuk zeuk beti errespetatu behar dituzu.

4) Kutsatuta bazaude edo isolamenduan egon behar bazara, baja jasotzeko eskubidea daukazu. Izan ere, prestazioaren % 75a gehi lan-hitzarmenaren osagarria (osagarria enpresak ordaindu behar dizu).

5) Enpresak lanaldia edo ordutegia aldatzeko, aparteko orduak egiteko, eta abar eskatzen badizu, proposatzen dizkizun aldaketak zeintzuk diren berma itzazu, eta idatziz eta kasu bakoitzean baldintza legalak betez egiten duela ziurta ezazu.

6) Enpresak lanaldiaren murrizketa “lanaldi irregular” bihurtzea proposa diezazuke, hau da, lanean jarraituko duzu, baina bakarrik enpresak zehazten dizkizun orduak, eta urteko beste une batean berreskuratu beharko dituzu (gehienez urteko orduen % 10a).

7) Enpresak lanaldia murrizteko (lanaldiaren % 30 eta % 70 bitartean) aldi baterako enplegu-erregulazioa proposa diezazuke. Langabeziagatiko prestazioa jaso ahal izango duzu lanaldiaren murrizketagatik, nahiz eta urte batez lanik ez egin. Kotizatzen jarraituko duzu, eta jasoko duzun langabeziagatiko prestazioa ez da etorkizunean, kaleratzen zaituztenean, jasotzen duzun prestaziotik kenduko.

8) Zuk zeuk lanaldia % 100ean murriztea eskatzeko eskubidea daukazu, eta soldata neurri berean murriztuko zaizu, zainketa eskaini behar baduzu (seme-alabak, mendeko senide zuzenak, eta abar).

“Etxera bidali» nahi bazaituzte…

1) “Etxera bidaltzen” bazaituzte, edo “etxera joatea” proposatzen badizute, enpresak idatziz eskatzen dizuela berma ezazu, eta proposatu dizkizun baldintzak zeintzuk diren azaltzen dituela ziurta ezazu (telelana, oporrak, baimenak, kontratuaren etendura aldi baterako enplegu-erregulazioaren ondorioz, EEEa, banakako iraizpena).

2)  Telelana egitea adosten baduzue, lan-baldintzak eta soldata mantendu beharko dira.

3) Baimenak. Ordainduta: Ez duzu lanik egiten baina kobratuko duzu; Ordaindurik ez: Ez duzu lanik egiten eta ez duzu kobratuko.

4) Kontuz oporrekin! Oporrak enpresarekin adostu behar dira. Zure hitzarmenaren arabera, enpresak finkatuko ditu egun batzuk, baina zuk hauta zenitzakeen egunak «zureak dira», hau da, enpresak ezin zaitu behartu egun horietan gastatzera.

5) ERTE: enpresak «kontratu-etetea» plantea diezazuke egoera hori igaro arte. Ez duzu kalte-ordainik (ez zaituztelako kaleratu), baina langabezia kobra dezakezu urtebetez lanik egin ez baduzu ere. Kotizatzen jarraitzen duzu, eta kobratzen duzun langabezia ez da deskontatzen etorkizunean kaleratzen bazaituzte kobra dezakezunetik. Enpresak ezin zaitu 6 hilabetez kaleratu ERTE amaitu ondoren.
Kontuz! Aldi baterako kontratua baduzu eta ERTE batek eragiten badizu, kontratua luzatu beharko dizute ERTEk etenda izan duen denbora berean.

6) Iraizpena proposatzen badizute, ez ezazu onartu, ez itzazu iraizpen-gutuna eta kitatze-agiria sinatu, edo sinatu itzazu baina data eta ADOS EZ ZAUDELA zehaztu ezazu.

7) Banakako iraizpenen eta EEEn kasuetan, kalte-ordaina jasotzeko, eta gutxienez urte batez kotizatu baduzu langabeziagatiko prestazioa (langabezia) jasotzeko eskubidea izango duzu.

“Langabeziagatiko prestazioa” jasotzeko 

1) Banakako iraizpena, EEEa edo aldi baterako enplegu-erregulazioa badago, Enplegu Sistema Nazionalak izena emateko izapideak ofizioz egingo ditu (ez duzu ezer jakinarazi beharko). Kontuz! Kaleratzen bazaituzte eta COVID-19ren ondorioekin zure kaleratzea justifikatzen badute, bidegabeko kaleratzea da, eta lan egindako urte bakoitzeko 33 eguneko kalte-ordaina ordaindu beharko dizute.

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Empleo/Empleo/Ofertas+de+empleo/Avisos+importantes.htm?NRMODE=Published

2) Banakako iraizpena gertatzen bada, aurretiko hitzordua eskatu beharko duzu Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan langabeziagatiko prestazioa (langabezia) eskatzeko.

https://sede.sepe.gob.es/contenidosSede/generico.do?pagina=proce_ciudadanos/cita_previa.html

3) Aldi baterako enplegu-erregulazioak edo EEEak badaude, langabeziagatiko prestazioa (langabezia) jasotzeko izapideak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak egingo ditu ofizioz.

http://www.sepe.es/HomeSepe/que-es-el-sepe/comunicacion-institucional/noticias/detalle-noticia.html?folder=/2020/Marzo/&detail=peticion-cita-previa-sepe

4) AUTONOMOA bazara eta zure jarduera nabarmen murrizten bada (% 75ean), autonomoen kuota ordaintzen utz dezakezu, eta “jarduerarik uzteagatiko prestazioa” (hau da, autonomoen langabezia) eska dezakezu. Non? Mutualitatean edo Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan.

Esteka interesgarria:

Koronabirusi buruzko ohiko galderak: Nafarroako Gobernua

https://coronavirus.navarra.es/es/

Osasunari lotuta ez dauden galderak: eguneroko jarduerak eta izapideak administrazioarekin

https://coronavirus.navarra.es/documents/3860554/3937821/Preguntas+frecuentes+sobre+las+medidas+no+sanitarias+adoptadas+como+consecuencia+del+COVID-19.pdf/7c73ca76-1eed-7cd8-8830-e5fae685be74?t=1584712425079

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarea (zalantza orokorrak eta kalteberatasun-egoerak)

https://www.redpobreza.org/actualidad/informacion-covid-19/

SOS Racismo (diskriminazio arrazisten eta xenofoboen salaketa)

https://www.pamplona.es/entidades/sos-racismo-navarra

AKAB abokatuak: gehiegikeri polizialak jasan badituzu, lanean aritzera behartzen bazaituzte, edo ohiz kanpoko egoera honen ondorioz edozein zuzenbideko zalantza baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan! akabokatuak@gmail.com Araba-Nafarroa: 688 613 530 / Gipuzkoa: 943383629 / Bizkaia: 676579193

Lan-ikuskaritza

http://www.mitramiss.gob.es/itss/web/Quienes_somos/Estamos_muy_cerca/listado_centros.html_255789941.html

Lan-ikuskaritzaren aurrean aurkezteko salaketa-eredua. Prebentziozko osasun-neurriak hartu ez badira.

https://abogadas.coop/modelo-de-denuncia-a-la-inspeccion-de-trabajo/

Prebentziozko neurriak hartzen ez badira ez garela lanpostura joango zehazten duen enpresarako idazki-eredua

https://abogadas.coop/debo-a-ir-a-trabajar-si-no-estan-garantizadas-las-medidas-de-seguridad/