• Gazteriaren Nazioarteko Egunean Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak gazteen partaidetzaren eta ondoriozko inplikazioaren garrantzia azpimarratu nahi ditu
  • Gainera, azken orduetan Espainiako Gazteriaren Kontseiluak egindako Emantzipazio Behatokia argitaratu da, non ondorioztatu egiten den Nafarroan emantzipazioa minimo historikoetan (% 14,9) jarraitzen duela

Gaur, abuztuak 12, Gazteriaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak arreta jartzen du gazteon partaidetzaren egoeran eta bere eboluzioan. Aurten, gainera Gazteriaren Europako Urtearekin kointziditzen dena, NGKak ikuspegi baikorra erakutsi eta gazteen inplikazioa nabarmendu nahi du: “Gazteria gizartearen motorra izan da beti, gizartearen erregai nagusi bilakatuz.  Gazteria da historikoki aurrera egin duena egoera okertu egin denean; gauza bera izan daiteke pandemiatik edo Ukrainako gerratik eratorritako krisialdi berri honetan”.

Gaur egun, adierazi dute, “ikusi dugu berriro gizatalde honek aurrea hartu duela egoera politiko eta ekonomiko txarren, eta egiturazko egoera txarren aurrean”. Ildo beretik, elkarren arteko laguntzarako taldeak, elkarlanerako taldeak, auzoetako sareak, elkarte independenteak eta abar aipatu dituzte. Kontseilutik azpimarratzen dutenez, dagoeneko existitzen diren gazteen elkarte handiz gain, “elkarte berri hauek ditugu, bakarrik gazteenak ez direnak baina batez ere gazteek osatzen dituztenak, gaur egungo gizartean beharrezkoa den barneko mugimendua berpizteko”.

Halaber, NGKak azpimarratu nahi du ezagutza historikoa duten elkarte handien eginkizuna, “duela urte asko Nafarroako elkarteen sare nagusia osatzen hasi zutenak, eta aktiboki parte hartzen dutenak munduaren oinarriak astintzen dituzten lehen urrats horietan ere bai”.

“Historikoki eta, orokorrean eta azken bi urteotan batez ere, gazteriak pairatu behar izan duen kriminalizaziotik oso urrun daude parte hartzeko gogoa, inplikatzeko gogoa eta gizarte bidezkoago eta berdinzaleago izateko gogoa”, adierazi dute Kontseiluan.

Emantzipazioa

Egun esanguratsuaren bezperan, Espainiako Gazteriaren Kontseiluak zabaldu ditu 2021eko bigarren seihilekoari dagozkion Emantzipazio Behatokiaren datuak. Txostenean azpimarratzen da Nafarroan emantzipazioak minimo historikoetan jarraitzen duela (% 14,9), nahiz eta enplegua azkar hazi. Espainiako Gazteriaren Kontseilutik azaltzen dutenez, hori da “lan-egoeraren gorabeherek ez zituztelako gazteen egoitza-proiektu independenteei ekiteko gaitasuna zailago bihurtzen zuten egiturazko oztopoak aldatu”.

Gainera, dokumentuan zehazten da “Nafarroan etxebizitza libreen erosketak eta alokatzeak aldi berean gora egin dutela, % 3,5 eta % 4,6 hurrenez hurren”.

Enpleguari dagokionez, azpimarratu egiten da soldatapeko gazteen % 60ak aldi baterako kontratua zuela eta, aldi berean “Nafarroa da lanpostuan ikasketa gehiegi dituzten goi-mailako gazte gehien dituen autonomia-erkidegoa”.

Gazte Parlamentuaren edizio berria

Azkenik, Kontseiluaren partaidetzako proiekturik garrantzitsuenetako baten seigarren edizioa prestatzen ari da, Nafarroako Gazte Parlamentua, hain zuzen ere. Gazteriaren Kontseiluak eta Nafarroako Parlamentuak garatutako ekimenerako izena aurretik emateko epea irekita dago www.parlamentojoven.com webgunean. Nafarroan bizi den 14 eta 30 urte bitarteko edozeinek eman ahal izango du izena, eta irailean berretsi ahal izango du aurrera jarraituko duen edo ez. Hauteskundeei buruzko datu guztiak jakitera emango dira datozen asteetan zehar, sare sozialen bitartez: @parlamentojovna.