GAZTE ETA POLITIKA

HITZ EGITEN DUGU?

· Laster edizio berria ·

2019 Edizioa

ONDORIOAK

Nafarroako hainbat eskualdetan lan egin eta gero, eta hori alderdi politikoetako buruekin partekatu ondoren, jarraian datozen botoien bitartez toki bakoitzean eztabaidatu ziren proposamenak ikusi ahal izango dituzue.

ZER DA?

“Jóvenes y políticas∙os” Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko partaidetza-proiektua da, Erasmus + programarekin batera finantzatuta. Horren bitartez, Nafarroako gazteei haien eskualdeko egoeraren diagnostikoa egitera bultzatu nahi zaie, baita hobetzeko proposamenak egitera ere.

Ondoren, biak eramango zaizkie Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetarako zerrendaburuei, eta berdinetik berdinera eztabaidatu ahal izango dute Mahai batean.

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Nafarroan bizi den 14 eta 30 urte bitarteko edozeinek. Zu zeu zara?

NOLA EGINGO DA?

Ekitaldi bat antolatuko da 8 herritan (Elizondo, Izaba, Tutera, Lizarra, Altsasu, Tafalla, Zangoza, eta Iruñea). Antolatzaileek metodologia berezi bat abian jarriko dute, parte-hartzaileei hausnartzera, partekatzera, eta sortzen diren ideia guztiak “lurreratzera” laguntzeko.

Ondoren, horietako parte-hartzaile batzuk amaierako ekitaldi batera joango dira, non ordezkari politikoekin berdinetik berdinera elkarrizketan arituko diren.

HELBURUAK

Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritzarako hautagai-zerrendak kontzientziatu eskualdeen beharrei dagokienez.
Gazteriaren beharrei buruz kontzientziatu ere bai.

Nafarroako gazteriaren hausnarketa sustatu eta bere egoera hobetzeko proposamen zehatzak egiten lagundu.

Parte hartzeko gogoa duten gazteak aurkitu eskualde guztietan.

Encontrar personas jóvenes con ganas de participar en las diferentes zonas.

NOIZ?

Tokiko ekitaldien fasea maiatzaren 4an egingo da, 10:00etatik 14:00etara arte, Elizondon, Izaban, Tuteran eta Altsasun; eta maiatzaren 11n, 10:00etatik 14:00etara arte, Lizarran, Zangozan, Tafallan eta Iruñean.

Amaierako ekitaldia maiatzaren 11n izango da, 16:00etatik 19:00etara, Iruñean.