YAJAI!

Nafarroako gazte-elkarteen lehenengo topaketa

Hemen utziko dizuegu YAJAI! topaketa nola izan zen erakusten duten bideoak eta argazkiak. Lanean ari gara pandemiaren ondoriozko etenaldia eta gero aurtengo jardunaldia berreskuratzeko.

Zer da yahai?

Yajai! garrasi bat da, gazte-elkarteetatik botatzen duguna gure garrantzia eta gure eraldaketa sozialerako ahalmena aldarrikatuz. Oraindik kutsatzen gaituzten estereotipoak hausten dituen garrasia, hain zuzen ere: zenbatetan entzun dugu gazteok ez garela sartzen eta paso egiten dugula? Egunez egun erakusten dugu ez garela horrela. Horregatik jai-garrasi bat botatzen dugu gazteriarekin, gazteriarako eta gazteriaren alde lan egiten duten eta borroka berean elkartzen gaituzten beste elkarte batzuk ezagutzeko.

 

Baina zer da Yajai!? Jaiaz betetako eguna, parte hartuko duzuen elkarte guztiek gainditu beharko dituzuen desafio eta erronkekin, eta beste elkarte batzuetako gazteak ezagutzeko aukera emango duena, gure sarea indartuz.

Elkarte bakoitzak ekar ditzake 14 eta 30 urte bitarteko hiru eta sei boluntario bitartean.