Solasaldi Egituratua (DE) ez da baliabide berri eta harrigarri bat, inoiz amestuko ez genituzkeen gauzak lortzen dituena. Guztiz aurkakoa. Kontzepturik sinpleenean oinarrituko litzateke. Adierazpena. Hasiera batean hain sinplea dirudi, baina egungo gizartean ez da horretarako biderik ematen. Solasaldi Egituratua printzipio horretan oinarritzen da, gazteok gure ideiak, iritziak edo kezkak adierazteko aukera izan dezagun, eremu horizontal batean. Eta azken hau, ezinbesteko atala da. DE erabakiak hartzeko agenteak bilatzera dator (politikariak, Gobernua, Administrazioa) gazteriarekin, eta maila berean jartzen gaitu.

Hori dela eta, Europar batasunaren ideia, jadanik toki ugaritan garatzen ari dena, sinplea da. Eremu horretan politikariak eta gazteak berdintasunean oinarritutako solasaldian eta adierazpenean jardun ahal izango dira. Ideia atsegin baduzu eta zure asmoa parte hartzekoa bada, adi egon gure jardueren zain, zeren laster jarriko dugu abian Solasaldi Egituratuaren edizio berri bat eta, zenbat eta gehiago izan, orduan eta aberasgarriagoa izango da!

Nahi baduzue, hemen uzten dizkizuegu bideo ezberdinak, azaltzen dituztenak (batzuk ingelesez) modu “ofizialago” batean, DE-ren funtzionamendua eta helburuak:

  1. Animazioa 1/5
  2. Animazioa 2/5
  3. Animazioa 3/5
  4. Animazioa 4/5
  5. Animazioa 5/5
  6. Erasmus+: Structured dialogue