#CurrosDeMierda-tik itxurazko enplegura. Behin-behinekotasunetik bizi baldintza duinetara.

fake-dia-decente
Legendaren arabera, duela hamarkada batzuk baldintza duinetako enpleguak zeuden, laneko eskubideak benetakoak ziren eta langile jaun-andreak eskubide horiek modu kolektiboan defendatzeko antolatzen ziren. Halaber, esaten dutenez, lanbide baterako prestatzean edota karrera bat ikastean, lan-munduratzeko moduan izaten zinen, baldintza duinekin eta aurreko belaunaldien bizi-baldintzak hobetzeko aukera izaten zenuen.

Baina gaur egun errealitate horiek jadanik zertan bihurtu dira, ba iraganeko “ipuin” batean. Zeren jadanik ez da ipuin bat errealitatea baizik, gazteriak eta oro har, gizarteak, topatzen ditugun lan eta bizi baldintzen egoera. Langabezia eta behin-behinekotasuna edo emigrazioa, horiek dira egungo gazteriari eskaintzen zaizkigun aukerak.

Estatistikek omen diote langabezia beherantz doala, baina jadanik Eduardo Galeanok adierazi zigun “Las Venas Abiertas de América Latina” liburuan, “Estatistikak onak izanik, jendea izorratzen ari da”. Izan ere, errealitateak erakusten digu gazteriaren langabezia mailak behera egiten duela, bai aurrerantzean “gauzak hobetuko direlakoan” ikasketekin jarraitzeagatik, eta bai emigrazioagatik, hemen aurkitzen ez zuten enpleguaren bila, edo bestela #CurroDeMierda bat aurkitzean “zorionekoa izateagatik”.

Hizpide ditugu lanpostuak ordezteko bekak, kontraturik gabeko enpleguak, autonomo faltsuak, konplitzen ez diren kontratuzko enpleguak (laneko arriskuak, kobratu gabeko ezohiko orduak, iristen ez diren nominak, oporrik gabeko edo kobratu gabeko oporren egoerak, baldintza berriak, onartu ezean “atsegin ez badituzu, hor kanpoan 100 pertsona daude aukera baten zain” oharrarekin datozenak), mota ezberdinetako diskriminazioak (generoa, adina, jatorria, etnia, etab.), edo zuzenean huskeria bat kobratzeko, erabateko eskuragarritasuna izateko eta etengabeko ordutegi aldaketak garatzeko kontratuak, kaleratzeak eta hautazko kontratazioak, etab. dakartzaten kontratu motak.

Soilik ekintza kolektiboan, gure laneko eskubideen ezagutzan, kontzientziatzean eta salaketan oinarrituta egin ahal izango diogu aurre langabezia eta behin-behinekotasuna edo emigrazioa dakartzan errealitate honi. Asmo horrekin jendarteratu dugu CJN-NGK erakundetik, azkeneko astetan zehar, #CurrosDeMierda kanpaina. Eta hori izango da halaber enplegu duin baterako eta bizi baldintza duinetarako eskubidea defendatzeko orduan garatuko ditugun ekintza ezberdinen helburua.
Baina egungo egoerari aurre egiteko beharrezko kontzientziatzeaz eta ekintza kolektiboaz haratago, langabeziaren eta behin-behinekotasunaren errealitate hau atzean uztea ahalbidetuko digun aldaketa sakon bat lortzeko, beharrezkoak dira neurri eta politika berri zehatzak. Horregatik, CJN-NGK erakundetik ondorengo proposamenak babesten ditugu, zehaztu eta osatu ahal direnaren jabe izanik, gure ustean gazteriaren eta gizarte kolektiboaren lan eta bizi baldintzak hobetzeko abiapuntu bat izango direlakoan.

1. Enplegu legediaren erreforma: banakako lan eskubideak zein kolektiboak, enplegu duina (egonkorra eta kalitatezkoa) eta langileen kolektiborako bizi baldintza duinak bermatzera datorren enplegu legedi berri bat elaboratzea.

2. Tenporaltasuna: behin-behineko kontratuak enplegu legedian jasotako kasuetan soilik erabiltzen direla bermatzea, horrela horien iruzurrezko erabilera saihestuz.

3. ETT/ABE eta kontratazio kanalak: ETT/ABE zerbitzuen bidez eginiko kontratazioaren berehalako debekua eta enplegu zerbitzu publikoen finkapena, lan-kontratazioaren kanal nagusi modura.

4. Lanbide iruzurraren kontrako borroka: enplegu arloko salaketa eta ikuskaritza mekanismoak, laneko iruzurraren kontra borrokatzeko baliabide eraginkorrak bihurtzea (kontraturik gabeko enplegua, autonomo faltsuak, lanpostuak bekekin ordeztea, tenporaltasun faltsua, behin-behinekotasuna eta ustiapena, laneko ezbehar-kopurua, etab.).

5. Laneko diskriminazioa: enplegu arloko diskriminazio mota ororekin amaitzea (kontratazioa, soldata, lan-baldintzak, sustapena, laneko eskubideak, etab.), generoa, adina, jatorria, etnia eta egoera sexuala barne.

6. Soldata minimoa: Lanbide arteko gutxieneko soldatari dagokionez, behintzat hileko 1.000€ eta urteko 14 ordainketa ezartzea, aldi berean bermatuz erosteko ahalmenaren urteko mantenua eta generoarekin edo bestelako arrazoirekin lotutako soldataren diskriminazio eza.

7. Enpleguaren eta aberastasunaren banaketa: lanaldia asteko 35 orduetara murriztea (hasierako neurri bezala), soldatak inolako kasutan murriztu gabe.

8. Lanaldia eta ordu estrak: laneko egutegiaren eta jardunean emandako orduen derrigorrezko erregistroa, hala nola ordu estren inguruko kontrol eta erregulazio zorrotza. Neurri hauen helburua da ordaindu gabeko ordu estrekin, egungo langabezia testuinguruan luzatutako lanaldiekin, lanaldi aldakorrekin eta aurretik jakin ezinekin eta azken batean beti enpresaren aldekoak izaten diren ordutegi malguekin amaitzea.

9. Lanbidearen eta bizitza pertsonalaren/familiarraren arteko kontziliazioa: langileen behar pertsonalen/familiarren araberako ordutegi malgutasuna bultzatzeaz gainera, ezinbestekoa da haurren ikastetxe publikoaren eta doakoaren (0 eta 3 urte artekoa) unibertsalizazioa, mendekotasun legearen finantzaketa eta transferitu ezinezko aitatasun eta amatasun baimenen hedadura bezalako politikak eta neurriak aplikatzea.

10. Etxeko lanaren eta zaintzen azterketa eta banaketa: Era berean, aurreko neurriez gainera, lanbidearen eta bizitza pertsonalaren/familiarraren artean kontziliazio erreala eta berdintasunezkoa lortzeko, ezinbestekoa da etxeko lanari eta zaintzari dagokienez gizonezkoen eta emakumezkoen artean bidezko banaketa bat egitea, behin-behinekotasunarekin eta mendekotasun ekonomikoarekin, lanaldi bikoitzekin eta emakumeok jasaten ditugun kristalezko sabaiekin amaitzeko. Hala nola lan horiek eta ordaindutako lanak aztertzea eta alderatzea.

11. Laneko osasuna eta osasun unibertsala: laneko osasunaren eta oro har, osasun arloaren pribatizazioarekin amaitzea. Mutuen legea indargabetzea eta pertsona guztientzat osasun unibertsala berreskuratzea, bere administrazio edo lanbide egoerak alde batera utzita.

12. Laneko arriskuak: enpresa guztietan arrisku fisikoen eta psiko-sozialen inguruko prestakuntza, prebentzioa, kontrola eta zigorra indartzea eta bermatzea, pertsona enplegatuen kopurua edo ordezkaritza sindikala alde batera utzita.

13. Kaleratzea: azkeneko laneko erreformetan ezarritako kaleratzeko arrazoiak hala nola diru-laguntzen murrizketa berrikustea, kaleratze prozesuetan (banakakoak edo kolektiboak) langileen eskubideen babesa eta partaidetza sindikala bermatuz.

14. Ekintzailetza eta gizarte ekonomia: lan-merkatuko arazoekin amaitzeko irtenbide “magiko”tzat hartutako ekintzailetzarekin eta langabezia egoerari aurre egiteko banaka hartutako ardurarekin amaitzea. Auto-enplegurako prestakuntza, bai alderdi positiboetan eta aukeretan eta bai horrek dakartzan arriskuetan oinarritutakoa. Auto-enpleguaren babes errealerako neurriak (izapideak, finantzaketa, kotizazio soziala eta laneko eskubideak) ekonomia proiektuekiko arreta bereziarekin (ez bakarrik bere forma juridikoarengatik, baita enpresaren helburuengatik/jardueragatik eta laneko baldintzengatik ere).

15. Solasaldi soziala, ekintza kolektiboa eta laneko eskubideak: gazteriaren artean sustatzea lan merkatuaren eta laneko eskubideen ezagutza, solasaldi soziala berreskuratzea laneko harremanen oinarri bezala eta gazteen zein emakumezkoen antolaketa eta partaidetza sindikala hala nola horien presentzia bultzatzea, eztabaida eta erabaki organoetan.

16. Praktikak eta bekak: praktika eta beka hitzarmenak esklusiboki praktika curricularretarako erabiltzea. Praktika extracurricularrak eta ez laboralak praktika garaietako laneko kontratuengatik ordeztea. Praktiketako hitzarmen kopuruaren eta kalitatearen kontrola eta beken/praktiken araberako lanpostuen ordezkapenaren kontrol eta zigor zorrotza.

17. Kalitatezko heziketa publiko eskuragarria: pertsona egoiliar guztientzat LH-ko eta/edo unibertsitate publikoetako kalitatezko ikasketak eskuratzeko eskubidea bermatzea, bakoitzaren egoera ekonomikoa, baldintza pertsonalak/familiakoak edo administrazio egoera alde batera utzita.

18. Gaitasunen azterketa eta ikasketen baliozkotzea: beste herrialde batzuetan eskuratutako titulazioak baliozkotzeko eta egokitzeko mekanismo arinak eta eskuragarriak ezartzea. Bestalde, heziketa ez formalagatik, laneko esperientziagatik eta boluntzariotza ezberdinengatik eskuratutako gaitasunen onarpena garatzea.

19. Lan-munduratzea eta etengabeko heziketa: gizarteratzeko eta lan-munduratzeko ibilbideak eta etengabeko heziketarako sarbidea (bereziki prekarietate maila handiena jasaten duten kolektiboentzat) bermatzea, beharrezko baliabide materialak eta gizatiarrak direla medio, betiere eskuragarri dauden baliabideak eta esperientzia egokiak aprobetxatuz (Adibidez Gazte Bermea).

20. Politika migratzaileak eta ustiapenaren kontrako borroka: erabateko hiritartasunaren eta ondorioz, enplegu, gizarte eta politika eskubide berdinen onarpena, pertsona egoiliar guztientzat, horien jatorria alde batera utzita. Horretarako planteatzen dira politika migratzaileak, sarbide eta kanal seguruak eta eskuragarriak sortuz, egoitza eta enplegu baimenen sarbidea arintzeko eta egonkortzeko asmoz. Helburua da lanbide ustiapeneko egoeran dauden “paperik gabeko” pertsonen ahultasunarekin eta ezegonkortasunarekin amaitzea.

21. Integrazioa eta elkarbizitza: pertsona guztien integrazio eta elkarbizitza eraginkorrak erraztuko dituzten politikak eta ekintzak sortzea, horien jatorria edo egoera alde batera utzita. Horretarako, politika migratzaile berri batzuez haratago, beharrezkoak izango dira bai integrazio politikak eta bai gizarte sentsibilizazioa, eskubideen berdintasuna, kulturen arteko elkarbizitza, alarmismoan, kriminalizazioan eta norgehiagokan oinarritutako diskurtso hegemonikoak alde batera utzita.

22. Prestazio ekonomikoak: Errenta Bermatua, gutxienez SMI-ren parekoa, jasotzeko eskubidea bermatzea, pertsona guztientzat baldintza berdinekin, adinarengatik edo egoera administratiboarengatik diskriminaziorik jasan gabe. Bestalde, langabeziaren prestazioa eskuratzeko eskubidea onartzea, langile autonomoentzat eta etxeko enplegatuentzat, gainerako enplegatuekiko baldintza berdinetan, gutxienez langabezia prestazioaren azkeneko erreformaren aurreko portzentajeen berreskurapena lortzeko asmoz.

23. Pentsioak: pribatizazio mehatxuak alde batera utzita pentsio publikoen sistema babestea, horien bideragarritasuna bermatuz kalitatezko enpleguaren sorreraren eta beharrezkoa balitz, zergen bidez, bere finantzazioa osatzeko. Pentsio minimoa ezartzea (kontribuzio arlokoa eta kontribuzio arlokoa ez dena), gutxienez SMI-ren parekoa.

24. Kalitatezko enplegu publikoa: enplegu publiko duinaren sorrera (egonkorra eta kalitatezkoa), sektore pribaturako erreferentzia modura balioko duena eta kalitatezko zerbitzu publiko batzuk garatzea ahalbidetuko duena (osasuna, hezkuntza, 0 eta 3 urte arteko eskolaurreko ikastetxeak, mendekotasuna eta zaintzak, garraioa, etengabeko heziketa, bitartekotza eta lan-munduratzea, banku pubikoa).

25. Ekoizpen eredu berri baten beharra: egungo ekoizpen sistemak eta ereduak, gizartearen kolektiborako bizi baldintza duinak bermatzeko itxurazko enplegua sortzeko aukerak murrizten ditu. Egoera hau leheneratzeko beharrezkoa da ekoizpen eredu berri bat garatzea, derrigorrezko langabeziarekin, behin-behinekotasunarekin eta emigrazioarekin bukatuko duena. Horretarako, ekoizpen ekonomiaren aldeko apustu irmoa egiteko beharra planteatzen dugu, espekulazio-ekonomiaren ordez (ekonomia berdea, gizarte ekonomia, elikaduraren subiranotasuna eta landa-eremuaren garapen dibertsifikatua, I+D+i eta goi mailako balio erantsiko zerbitzuak eta industriak), baita arestian planteatutako ezaugarriak dakartzan erreforma fiskal progresibo baten bidez finantzatutako sektore publiko baten aldekoa ere, eta horrez gainera iruzurraren kontrako borroka bat, planteatutako neurriak ahalbidetzeko beharrezko baliabideak eskuratzea ahalbidetuko dutenak.