collage euskera

Emakumeen kale antzerkiaren ekimena, alde batetik Nafarroako Gazte Kontseilutik hautemandako beharretik sortzen da eta bestetik, Lamias – Nafarroako Emakume Gazteak elkartetik, ahotsa izan dezagun, izan ere, gure eskubideak defendatzen jarraitzen dugu, alegia askatasun osoa eta erabatekoa bizitzako gure arlo eta etapa guztietan. Ez da nahikoa eskatzea eta/edo aldarrikatzea genero berdintasuna eta aniztasuna “lege” batean, gero errealitatea hori gauzatzen ez bada eta aukera errealetan zein eraginkorretan islatzen ez bada. Adibidez; lan baterako sarbidea, herritarrak ordezkatzeko postuak edo karguak betetzeko lehiakortasuna, bikoteak hautatzeko askatasuna, askatasun sexuala, etab.

Gure historian zehar, alderdi askotatik, pertsona kaskarragotzat hartu izan gaituzte, “Gizon-zuri-heterosexuala” multzokoak izaten ez bagara eta horrek etengabeko borrokan jarraitzera bultzatu gaitu gure tokia, ez gehiago ez gutxiago, defendatzeko orduan. Gure asmoa ez da gizonezkoei kontratu mota batzuetako sarbidea murriztea, ez dugu nahi haiek gutxiago kobratzea, edota haiek edertasun kanon zehatz batzuk betetzera behartzea, ezta etxearen zaintza erabat euren ardurapeko zeregina izatea ere, etab. Ez dugu nahi hori beraientzat, BAINA GURETZAT ERE EZ!!. Auto-engainatu dezakegu gure burua pentsatuz gaur egun berdintasuna errealitatea bat dela, baina datuek ez dute gezurrik esaten, eta hona hemen errealitate gordinaren lagin bat:

1995 Garapenerako Nazio Batuen Programaren (Pnud) eskutik jasotako azterketak: lan karga globalaren banaketa desberdina:

  • Emakumezkoek ordu gehiago ematen dituzte lanean gizonezkoek baino.
  • Emakumezkoen laneko denboraren 1/3a ordaindutako merkataritza jarduerei dagokio.
  • Emakumezkoen ordaindu gabeko ekoizpen ikusezinak, ordaindu gabeko ekoizpen osoaren ia % 70a ordezkatzen du.
  • Eta aurtengo munduko BPG-aren erdia izatera dator, alegia urteko 11 bilioi dolarren baliokidea.
  • Gizonezkoen laneko denboraren 2/3a ordaindutako jardueretan ematen da eta 1/3a ordaindu gabeko ekoizpenean; emakumeen kasuan alderantziz gertatzen da.

2002-2003 INE-ko denboraren inguruko Enplegu Galdeketa:

  • Etxeko lanak, Espainian, lan karga globalaren % 52,6a ordezkatzen du.
  • Emakumezkoek etxeko eta zaintza lanen %75a garatuz jarraitzen dute (eguneko 4,38 ordu, gizonezkoen 1,45 ordurekin alderatuta).
  • Emakumezkoek euren denboraren % 71,2a ematen dute etxeko lanetan. Gizonezkoek euren denboraren % 71,3a ematen dute ordaindutako lanetan.
  • Guztira, emakumezkoek batez beste gizonezkoak baino 1,1 ordu gehiago ematen dituzte lanean.

Emakumezkoen enplegagarritasuna Nafarroan eta Espainian, 2015. urtean:

  • Soldata-tartea: Nafarroa % 29.56a (8.496€ gutxiago urtean), Espainia % 23.25a (109 lanegun gehiago soldata berdina irabazteko)
  • Laneko partaidetza: tarte handiagoa adinari dagokionez eta ikasketa maila baxuagoa. Amatasunaren eraginez, partaidetzaren aldea % 6 eta % 33 artean ibiltzen da.
  • Enplegu tasaren tartea: Tasarik altuena seme-alabak dituzten bikoteei dagokie. % 33koa, seme-alabarik gabeko  bikoteen eta pertsona ezkongabeen kasuan % 10etik beherakoa izaten denean.
  • Etxeko lanetan emandako denboraren banaketa: Emakumezkoen batez bestekoa % 70ekoa da, gizonezkoen batez bestekoa berriz, % 30ekoa.
  • Politika eta ekonomia arloetan erabakiak hartzeko postuetako berdintasuna, Espainia: % 47.8a, Europako batez bestekoa: % 39.7a, berdintasun gorena % 100ekoa izanik. Parlamentu europarrean, gizonezkoen % 63.3a, emakumezkoen % 36.7a (751tik 276).

Gaueko Aisialdiaren kasuan, ondorengoa topatzen dugu:

Espainiako gune ezberdinetan, ugariak dira sarrera prezio ezberdinak kobratu izaten dituzten tabernak eta diskotekak, horietara joaten diren pertsonen sexua kontuan hartuta. Gazteriak astebururo jasaten dituen sexu diskriminazioaren kasuak dira eta, kasu gehienetan, ez dago inolako erakunde-administrazio publikorik praktika horien kontrako neurriak hartzen dituenik, legez kanpokoak izaten direnean indarrean dagoen legediaren arabera:

Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasun eraginkorraren xedeetarako, Espainiako esparruan aurkitzen den edo jardunean ari den edozein pertsona fisikori edo juridikori aplikagarria zaiona, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko tratu berdinaren printzipioa definitzera dator, edonolako diskriminazio mota ezabatuz, zuzena edo zeharkakoa, sexuari dagokionez.

Arestian aipatutako Legeak, Espainiako ordenari 2004/113CE Zuzentaraua eransten dio, eta haren 69 artikuluan ezartzen da: “pertsona fisiko edo juridiko guztiak, sektore publikoan edo pribatuan, jendearentzat eskuragarri dauden onurak edo zerbitzuak hornitzen dituztenak, esparru pribatutik edo familiarretik kanpo eskaintzen dituztenak, behartuta daude, bere jardueretan eta ondoriozko transakziotan, berdintasun printzipioa betetzera emakumezkoen eta gizonezkoen tratuari dagokionez, sexuaren araberako diskriminazioak saihestuz, zuzenak zein zeharkakoak”

Bigarren atal batean, zehazten du “aurreko ataletan xedatuaz gainera, onargarriak izan daitezke tratu ezberdintasunak, onurak eta zerbitzuak eskuratzeko orduan, betiere horiek bidezko helburu batekin justifikatzean eta helburua lortzeko erabilitako baliabideak egokiak eta beharrezkoak izaten direnean.”

Hau da, taberna edo diskoteka bat esparru pribatutik eta familiarretik kanpo onurak eta zerbitzuak hornitzen dituzten enpresa pribatuak dira, beraz, debekatu egiten zaie gizonezkoen eta emakumezkoen arteko tratu ezberdintasun motaren bat ezartzea. Tratu ezberdina ahalbidetzen duen lege salbuespenarekin, betiere beharrezkoa eta egokia izaten denean, kasu honetan, neskak lokal hauetan sartzeko ordaintzetik libratzea. Horretarako helburu bakarra izaten da neskak aurkako sexuaren desira objektu bezala erabiltzea eta gaueko euren aisialdi lokaletako esparruan jendetza ugaritzera heltzea, kontsumizio kopuruen igoera eta diru-sarrera handiagoak bultzatuz. Zentzuzkoak izanik, praktika hau ez litzateke sartuko salbuespenaren baitan, izen ere, agerikoa gertatzen da emakumeekiko tratu iraingarria, sexu erakarpenerako objektuak bezala erabiliak izatean; zalantzarik gabe, sexuaren araberako diskriminazio baten aurrean gaude eta indarrean dagoen legedian hori debekatuta dagoela ezartzen da.

erasmus14878456681212

Hizkuntza baliabidetako bat da, gaur egun ezberdintasunen ezarpenerako bidea ematen jarraitzen duena, generoaren arabera, eta horrekin amaitzeko balio handikoa da, horregatik, jarraian artikulu eta jarraibide ezberdinak partekatzen dizkizuegu zeregin horretarako lagungarriak izango zaizkigunak:

UNED hizkuntza ez sexistaren gidaliburua

Lanbidetako hizkuntza ez sexista

Generoaren araberako ezberdintasunen atalik gordinena eratzen dute, zalantzarik gabe, feminizidioek, alegia emakumezkoen erailketak, soilik emakumeak izateagatik, DATUAK BELDURGARRIAK DIRA:

  • 2016 Feminizidioak: 92
  • 2017 Feminizidioak: 27, martxoaren 25eko datuen arabera

CGPJ-ko 2015 genero indarkeriaren inguruko datuak. 

CGPJ-ko 2014 genero indarkeriaren txostena.

HAURTZAROKO JOSTAILUAK

Haur baten haurtzaroa ez da salbuespena izaten sexuaren araberako ezberdintasunari dagokionez. Denbora gehiena jolasean ematen da eta jostailuen bidez garatu izaten da gure gizarte patriarkalari dagozkion estereotipo ugariren erreprodukzioa. Mutikoak eraiki, asmatu eta sortu egiten duen bitartean, neskatoa zaintzaz eta etxeko lanez arduratzen da.

2003an, Laneko eta Gizarte Gaietako Ministerioko Publizitate Sexistaren Behatokitik, Emakumearen Institututik, azterketa bat kaleratu zen Gabonetako kanpainan igorritako 161 iragarkiren ingurukoa. Ezberdintasunak batez ere joko mota ezberdinen hartzaileak nortzuk diren eta iragarkietako neska-mutil protagonisten jarrerak aztertzean aurki ditzakegu. Joko iragarkien egileek argi eta garbi mugatzen dute euren ikusleria objektiboa, ondorengo datuen arabera:

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak eginiko azterketen arabera, 2014. urteko publizitate kanpainan zehar, neskatoentzat igorritako iragarkien % 46an arketiporen bat agerikoa izan da: nabarmentzekoak dira fashion (% 29), lakrikun (% 22), printzesa txikia (% 22) eta zaintzailea (% 13). Haurrengana zuzendutako iragarkietako esloganen % 43an estereotiporen bat jendarteratu zen, % 39an heroiarena, gerlariarena (% 26) eta abenturazalearena (% 26). «Mutikoentzat komunenak boterearekin eta indarrarekin lotutako haiek izaten dira; eta neskatoen kasuan berriz, zaintza, enpatia eta edertasun fisikoa».

7.jpg.CROP.article920-large

PUBLIZITATE SEXISTAREN AURREAN ESKU-HARTZEKO GIDALIBURUA (EMAKUMEAREN ERAKUNDEA-BERDINTASUNAREN MINISTERIOA)