Azken asteotan zehar ikusten ari gara pentsiodunak nola ahotsa altxatzen ari diren aurtengo pentsioaren igoera urria dela eta, % 0.25 batean geratuko denez. Badakigu biharko, martxoak 17, manifestazioak antolatuta daudela Pentsio Sistema Defendatzeko Estatuko Koordinatzailearen eskutik, estatu osoan zehar. Baina, ba al dakigu zehazki zergatik igo diren aurten hain gutxi? Nolakoa izango da igoera datozen urtetan? Honek gazteriari ondorioak ekarriko al dizkigu?

Aurreratzen dugu erantzuna baiezkoa dela, eragingo digula eta asko, eta jarraian azaltzen dizuegu nola eta zergatik:

 

2013KO ERREFORMA

2013 arte pentsioak urtero IPC-ren erritmo berean igotzen ziren, horrela teorian pentsio bat kobratzen zuten pertsonen erosahalmena mantendu egiten zen. Teorian esaten dut zeren errealitatea da alditan horrela ere mantentzeko ez zuela balio izaten, izan ere, produktu eta zerbitzu zehatz batzuetan (medikamentuak, elektrizitatea, etab.) aplikatutako igoerek gehiago eragiten dituzte pertsona pentsiodunak IPC-ren erritmoa baino, bereziki pentsio baxueneko pertsonen kasuan, eta ondorioz horiek kontsumitzeko ahalmen erreala galtzen amaitzen dute.

Baina 2013an Gobernuak erreforma bat ezarri zuen gutxienez bi inpaktu oso garrantzitsuekin: Pentsioen balioa handitzeko adierazlea eta Belaunaldi arteko Ekitatearen Faktorea.

Pentsioen balioa handitzeko adierazlea

Arestian aipatzen genuen bezala, erreformaren aurretik pentsioak urtero IPC-ren erritmo berean igotzen ziren bitartean, orain igoera faktore ezberdinen araberako formula konplexu baten bidez kalkulatzen da: Bizi itxaropena, gizarte segurantzaren diru-sarrerak, gizarte segurantzaren gastuak, pentsio kopurua…Gainera lurzoru eta sabai bat ezartzen dira igoerarako, horrela baldintzak dira beti % 0.25tik gorakoa eta % 0.5etik beherakoa gehi IPC izatea.

Honek praktikan suposatu du 2014an aplikatzen hasi zenetik urte bakoitzean % 0.25eko minimoa igo dela, eta horrek pertsona erretiratuentzat erosahalmenaren galera ekarri du, ikusten ari garen hasieran aipatutako kexetarako eta mobilizazioak egiteko bidea emanez.

Belaunaldi arteko Ekitatearen Faktorea

Eta horietako bigarrenak Belaunaldi arteko Ekitatearen Faktorea ekarri zuen hasierako pentsioa kalkulatzeko, bere kalkulurako faktore bezala gehituz, jadanik erabiltzen zirenez haratago, alegia kotizatutako urteak, erretiratzeko adina edo kotizatutako diru kopurua, berri bat: Bizi itxaropena. Aurreikuspenen arabera datozen urtetan honek gora egingo duenez, halaber 2019tik aurrera erretiratzen diren pertsonen pentsioak pixkanaka murriztuz joango dira, aldaketa orduan jarriko baita indarrean.

NOLA ERAGITEN DIGU HONEK GAZTERIARI?

Ordezko tasa, alegia pentsiodun batek bere azkeneko soldatan kobratu zuenarekiko kobratzen duena, orain batez beste % 82 ingurukoa da. Hala ere, tasa honek 2013ko erreformaren ondorioz datozen urtetan nola eboluzionatuko duen kalkulatzen duten balioespenek 2060an are % 50aren azpitik ezartzen dute. Adibide bat jartzeko: pentsa dezagun 1600 euro kobratzen ari zen 66 urteko langile batek erretiroa gaur hartzen duela. Pertsona honi 1300 euroko pentsio bat geratuko litzaioke (faktore ezberdinen araberakoa da, baina lehen aipatutako batez besteko datua hartzen dugu). 66 urteren ordez 42 urte izango balitu eta 2060an erretiratuko balitz (pentsioen aldaketa osagarririk egiten ez dela pentsatuz), oso errealista ez bada ere, pertsona honen pentsioa 800 eurokoa izatera iritsiko litzateke.

Eta aipatzen genuenaren harira, Nola eragingo liguke honek gaur egun gazteak garenoi? Ba ordezko tasa % 27ra arte jaitsi ahal izango litzateke. Aurreko adibidea berriro hartuz, soldata hori kobratzen duen pertsona gazte batek 432 euroko pentsio batekin amaituko luke.

Laburbilduz, beherago xehetasun gehiagorekin azaltzen den 2013ko erreformak pentsioen jaitsiera progresibo bat inplikatzen du, jadanik egungo pertsona erretiratuak eragiten ari dena, eta ziurrenik biharko egunean erretiroaren adinera iritsiko garen gazteontzat sistemaren desagerpena ekarri lezakeena, eta bien bitartean gainera gure kotizazioekin gizarte segurantzari ekarpenak egiten arituak izango gara, “saria” inoiz eskuratzera ez iritsi izan arren.

Ez gure adinekoek merezi dute euren pentsioak jaistea bizitza osoa lanean eman ondoren, eta ez gazteok merezi dugu ongizate sistemaren oinarrizko zutabe hau desagertzea.

 

Hori dela eta, Nafarroako Gazteriaren Kontseilutik deialdia luzatzen diogu gazteria guztiari Pentsio Sistema Defendatzeko Estatuko Koordinatzaileak antolatutako mobilizaziotan parte hartzeko, eta gure gurasoekin hala nola gure aiton-amonekin elkarren ondoan borrokatzeko, gizarte osorako pentsio duin, aski eta justuen alde.