‘Gazteria eta politikoak, hitz egingo dugu?’ proiektuaren aurkezpena.

  • Ekimenak, Erasmus+ programarekin batera finantzatuta, lehenengo fase bat izango du Nafarroako 8 herrietan maiatzaren 3 eta 11 bitartean
  • Amaierako ekitaldia, zeinean gazteria ordezkari politikoekin bilduko den, maiatzaren 11n, larunbata, Iruñan

NGK Nafarroako Gazte Kontseiluak ekimen berria jarri du martxan Foru-Erkidegoan gazteek politikan modu zuzenean eragina izan dezaten. Helburu honekin sortu da “GAZTERIA eta POLITIKA” proiektua, non Nafarroako puntu ezberdinetatik datozen gazteen talde bat aurrez aurre eseriko den datorrenvv maiatzaren 26ko Nafarroako Gobernuko Presidentetzarako hauteskunde-hautagaiekin, haien beharrak eta hobetzeko proposamenak helarazteko.

Proiektua bi fasetan burutuko da. Lehenengoa gazteen errealitatearen diagnostiko bat egitean datza. Horretarako, maiatzaren 3 eta 11ren artean, NGK-k Nafarroako zortzi herri bisitatuko ditu (Elizondo, Izaba, Tutera, Lizarra, Altsasu, Tafalla, Zangoza eta Iruña) lan-taldeak eratzeko. Bertan, parte hartzen duten pertsona guztiek bere gunean egoera nola ikusten duten adierazi ahalko dute, bai eta zein gauza hobetu beharko lirateke azaldu ere.

Bigarren eta azken fasea herrialde bakoitzeko parte-hartzaileen talde batek aurrez aurre datorren Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen zerrenda ezberdinetako buruei atera diren ondorioak jakinaraziko dizkien ekitaldian datza. Topaketa hau Iruñan ospatuko da maiatzaren 11n 16:00retan, hauteskunde-kanpaina hasi baino ordu gutxi lehenago. Hauek egongo dira han: Uxue Barkos (Geroa Bai), Mikel Buil (Ahal Dugu Podemos Navarra),  María Chivite (PSN-PSOE), Javier Esparza (Navarra Suma), Bakartxo Ruiz (EH Bildu), eta María Luisa de Simón Caballero (Izquierda Ezkerra).

Miguel Garrido, Nafarroako Gazte Kontseiluko presidentearen hitzetan: “Gazteok geure arazoak ditugu, baina baita geure egoera eta, orokorrean, gizartearen egoera hobetzeko ideak eta proposamenak ere. Askotan entzuten dugu gazteak ez direla mobilizatzen, baina batzuetan bakarrik falta da parte hartu ahal dezagun bide egokiak sortzea, eta horretarako, gainerako populazioak bezain beste eskubide dugu. Hori dela eta, Kontseilutik, martxan jarri dugu proiektu hau, zeinarekin proposamenak gure ordezkariei modu zuzenean helduko direla bermatzen dugun.  Helburua Foru Gobernurako presidentetzarako hautagaiek konpromiso zehatzak har ditzatela da, ez dute hitz soilak balio”.

Ekimen honetan parte hartu eta izena eman dezake Nafarroan bizi den 14 eta 30 urte bitarteko edozein pertsonak. Izena eman beharko da CJN-NGK-ren webgunearen bidez (www.cjn-ngk.org), non, gainera, informazio xehatu guztia agertzen den.

NGK ETA GAZTERIAREKIN DUEN KONPROMISOA

Nafarroako Gazte Kontseiluak 30 urte daramatza lurraldeko gazteriaren ordezkaritza-organo gisa jarduten. “Gazteria eta politika, hitz egingo dugu?” proiektu berri honekin, NGK-k irmo eusten dio Komunitatearen hiru esferen arteko zubi bezala izateko konpromisoari, hau da, Gazteen Elkarte, pertsona gazte eta Gobernua-Administrazio Publikoaren artekoa. Halaber, modu aktiboan parte hartzen duen gazteriari ahotsa emateko garrantzia adierazten du, hori egiteko kanal egokiak bilatzen direnean.