descarga

Dagoeneko ikusgai daukazue Nafarroako Gazteentzat bideratuta dagoen II. Gazte Planaren Zirriborroa. Honetan, gazteentzat guztiz garrantzitsuak diren gaiei buruzko ekintzak proposatzen dira: hezkuntza, etxebizitza, osasuna, kultura, kirola, partehartzea, bizikidetza, gizarte inklusioa eta aniztasuna, berdintasuna eta lurralde garapena.

Esan bezala, zirriborro bat da eta ekarpenak jasotzeko garaian dago, beraz egin zureak zuzenean Gobernu Irekia web orrialdean edo esaizkiguzu guri eta Nafarroako Gazteriaren Institutuari pasako dizkiogu. Aprobetxa ezazu zure iritzia emateko daukazun aukera hau, normalean ez dira aurkitzen eta!