Nafarroako Gazteriaren Kontseilua- CJN erakundea joan den urriak 1ean, igandea, Katalunian jasandako indarkeriaren kontra dago eta adierazteko zein biltzeko eskubideak defendatzen ditu. Gainera, politika eta gizarte agente ezberdinen arteko elkarrizketarako deialdia egiten du orainaldiko egoerari adostutako irtenbide politiko bat emateko.

Nafarroako Gazteriaren Kontseilua- CJN erakundearen esanetan oso larriak dira joan den urriaren 1eko polizia kargak, erabat gehiegizkoak izateagatik eta ondorioz joan den igandean mobilizatu zen gizarte kataluniarraren adierazteko eta biltzeko eskubideak larriki urratzeagatik.

CJN – NGK erakundeak alderdi bien artean elkarrizketa bat bideratzeko beharra berresten du, erantzun politiko adostua lortzeko eta horrela egunotan bizitako politika eta gizarte gatazkari irtenbidea emateko.