Ekainaren 21ean (asteazkena) (hau da, bihar) egingo den argibide-saio bat antolatu dute Iruñeako Udaletik. Bilera Gaztediaren Etxean izanen da, 19:00etatik 20:30era, eta bertan, topaketa bat eginen dugu jarduerak egiteko Iruñeko Udalaren diru-laguntzen bi deialdi hauen nondik norakoen berri izan nahi dutenekin:ayuntamiento-pamplona-logo-vector

  1. Deialdia, irabazi asmorik gabeko entitateei, norgehiagokako araubidean, diru laguntzak emateko, prestakuntza proiektuak egin ditzaten. 2017. urtea. ARGITARATUA
  2. Diru-laguntzak, irabazi-asmorik gabeko herritarren elkarte eta entitateendako, herritarren partaidetzaren esparruan, 2017. urtean. LASTER ARGITARATUKO DA

Aurtengo deialdien edukiak eta berritasunak ezagutzeko aukera izanen duzue, bai eta diru-laguntzak eskatzean sortzen ahal zaizkizuen zalantzak oro argitzeko parada ere.