Nafarroako Gazteriaren Kontseilutik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta Euskaltzaleen Topagunetik batera, zuen elkarteko eta inguruko gazteentzako gonbidapena luzatu nahi dizuegu datorren maiatzaren 5ean Donostian egingo dugun Gazte Euskaltzaleen topaketara etortzeko.

Ekimen honen helburua da gazteek euskara nola bizi duten azaleratzea, erabilerako zein indargune eta hutsune dituzten identifikatzea eta ekimen berri eta eraginkorretarako ideiak sortzea. Bertan, egoera soziolinguistiko ezberdinetako eskualdeetako gazteak egotea nahi genuke, autopertzepzioak eta euskararen inguruko ikuspegiak anitzak izateko. Hala, askotariko bizipen eta ikuspegiak biltzen eta harremanetan ipintzen saiatuko gara.

Horregatik luzatzen dizuegu gonbidapena; zuen eskualdeko eta alorreko ordezkari izatea nahi genuke, zuen errealitatea ere bertan egon dadin.

Generazio gazteak gara euskararen ezagutza handiena dugunak. Zer behar dugu ezagutza hori erabilerara eramateko?

Saio hau bideratzeko Gune Irekiaren Teknologia erabiliko dugu: metodologia parte-hartzaile bat non eta partaideak garrantzia osoa duten haien esperientzia eta bizipenen eskutik guztiontzat aberasgarria izango den irakaspenak sortuz. Kasu honetan, gazteen euskararen erabilera izango da gai zentrala.

Topaketa maiatzaren 5ean izango da, Donostian, 9:00 – 17:30 bitartean (lekua zehazteko). Izen-ematea beharrezkoa izango da eta beheko estekaren bidez egin dezakezue. Gainera, behean informazio eskuorria eta kartela deskargatzeko aukera duzue. Zuen inguruan topaketaren berri emateko erabilgarriak izan daitezke.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero, jarri harremanetan 680 666 877 telefonoaren edo asociacionismo@cjn-ngk.org emailaren bitartez.

Mila esker eta maiatzean elkar ikusiko dugulakoan,

Ondo izan!