Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak (INDJ) antolatzen dituen diru laguntzak NAOn argitaratu dira gaur; hauen bitartez elkarteek material informatikoa berritu eta urte honetan zehar gazteei bideraturiko jarduera eta projektuentzako diru laguntza jaso ahal izango dugu. Pasa den urtean martxan jarri zen berria gogorarazten dizuegu: ez da beharrezkoa INDJren zerrendan erroldatua egotea deialdi honetan parte hartzeko, beraz legalki osatutako edozein gazte elkarte projektuak aurkeztu ditzake.

Kontutan izan gaurtik aurrera 30 egun ditugula dena egin eta aurkezteko, beraz hobe da ahal bezain laister lanarekin hastea!

Informazio eta dokumentu guztiak hurrengo botoian aurkituko dituzue: 

Eta, beti bezala, edozein zalantza argitzeko:

 Deitu mugikorrera            Idatzi WhatsApp-era           Deitu fijora          Idatzi mail bat: info@cjn-ngk.org