«9.000 inguru dira prestakuntza kontratuaren araberako 430 euroko laguntza jasotzeko aukera duten gazte nafarrak»

Ez zaiteztela puztu gero, oso zaila izango da eta zuek 430€ horiek ikustea…

3 gauza gogoan hartu beharrekoak berri hau irakurtzean:

http://www.noticiasdenavarra.com/2017/08/16/economia/casi-9000-jovenes-navarros-pueden-optar-a-la-ayuda-de-430-euros-por-contrato-formativo

9000 pertsona inskribatuta daude Nafarroako gazte bermean, baina 430€ horiek “prestakuntza kontratua” indarrean duten pertsona gazteek soilik eskuratu ahal dituzte (Kontratu hori titulu profesionalik gabeko pertsonentzat baino ez da). Langabezian bazaude edota kontratu mota hori ez badaukazu, ez dagokizu “laguntza” hori jasotzea. (Eta jadanik baldin badaukazu, kontuan hartu aurrekontu guztiaren arabera laguntza hori estatuko 65.000 pertsonek soilik eskuratu ahal izango dutela).

Ez du balio lan-munduratzea errazteko, aitzitik “prestakuntza” kontratu mota horren jabe diren pertsonen diru-sarrerak osatzeko da. Laguntza deitu nahi diote eta ez soldata osagarria, baina errealitatea da enpresek kontratu mota horiengatik ordaindu izaten duten miseriaren soldata (Lanbide arteko gutxieneko soldata) osatzen duela.

Gobernuak «Gizarte Segurantzarako egungo hobariak hedatzea aurreikusten du». Eta handik gutxira esaten digute pentsioak eutsiezinak direla (gizarte segurantzaren kuotekin finantzatzen dira). Azken 10 urtetako langabezia mailari eransten badiogu soldaten jaitsiera, “pentsioen itsulapikoan” eginiko harrapaketa (denetatik ordaintzeko pentsioak izan ezik) eta “enplegu politika” gehienak enpresetarako gizarte segurantzako kotizazioak murriztean oinarritzen direla … agian egoera honetan arduraren bat zuri dagokizu…

Ba beno Fátima (Bañez), konfiantza izaten jarraitu beharko «Rocioko Andre Mariarengan»…

http://www.elmundo.es/elmundo/2012/06/06/andalucia/1338999694.html