Hementxe Nafarroako Agiri Ofizialean argitaratzen diren gazte-elkarteentzako interesgarriak izan ahal diren diru-laguntzen deialdiak igoko ditugu. Zuentzat interesgarriak suertatzea espero dugu! Kontutan izan denborarekin berritzen joango garela, beraz deialdi batzuk desagertu egingo dira eta beste batzuk, berriz, agertu; adi ibili!

KORONABIRUSAREN ONDORIOZ DEIALDIEN EGOERAREN BERRI ETA INFORMAZIO GUZTIA HURRENGO BOTOIAN AURKITUKO DUZUE:

 

 

 

 

– Kultura, kirol eta gazteria-jarduerak egiten dituzten elkarteentzako diru-laguntza. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 1era arte.

– Diru-laguntza honen bidez, Nafarroako Gazteriaren Institutuak Aisialdiko begirale eta zuzendari izateko ikastaroen ordainketa erraztu nahi die ikastaro horiek egin nahi dituzten gazte guztiei. Urriaren 31ra arte aurkez dezakezu eskaera.

– Hemen duzue Gazteriaren Institutuak antolatutako aurtengo Gazte Artisten Topaketetarako deialdia. Ez galdu!

 – Tuterako gazte-elkarteei zuzendutako diru-laguntza, 30 urte arteko gazteentzat jarduerak egiteko. Proiektuak irailaren 7tik 18ra bitartean aurkeztu ahal izango dira.

– Iruñeko Udalaren deialdia, Iruñeko gazte ekintzaileek jarduera ekonomiko berriak abiarazteko. Proiektuak aurkezteko epea urriaren 10ean amaituko da.

 – Gizarte-ongizatearen arloko proiektuetarako deialdia, gazteei zuzendutakoak barne. Aurkezteko epea abuztuaren 17ra arte.

 – Nafarroako Gazteriaren Institutuaren diru-laguntza, gazteei zuzendutako jardueretarako eta proiektu horiek garatzen dituzten elkarteentzako ekipamendua erosteko. Proiektuak aurkezteko epea abuztuaren 21era arte.

– Tindoufeko kanpamenduetan errefuxiatutako saharar herriaren aldeko GGKEen proiektuak finantzatzea, pobreziaren aurka borrokatzeko eta giza garapena sustatzeko. Proiektuak aurkezteko epea abuztuaren 26an amaituko da.

– Baztango proiektu edota jarduera sozialak egiten dituzten elkarteentzako deialdia. Zure proiektua abuztuaren 6ra arte aurkez dezakezu.

– Gazteriaren Institutuaren diru-laguntza, toki-erakundeei zuzendutako gazte-politikak sustatzeko. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 30era arte.

 – Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuetarako deialdia (Berdintasunerako Institutuak deituta). Abuztuaren 2ra arteko epea.

 – Cintruenigoko Udalak herriko aisialdi proiektuetarako deialdia ireki du. Jarduerak aurkezteko epea apirilaren 20an amaitu zen.

 – Berdintasunaren Nafarroako Institutuaren deialdia, LGTBI+ pertsonen eskubide-berdintasuna lortzera bideratutako proiektuetarako. Proiektuak aurkezteko epea abuztuaren 2ra arte.

– Iruñeko Udalaren deialdia, proiektuak, jarduerak eta prestakuntzak egiteko herritarren parte-hartzearen, herritartasun aktiboaren, partaidetzako gaikuntzaren eta gizarte-artikulazioaren arloetan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen laguntzeko. Epea abuztuaren 13a arte luzatu dute.

Nafarroako Gobernuko Bake eta Bizikidetza Departamentuaren deialdia, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko eta kulturen arteko bizikidetza sustatzeko proiektuetarako. Ekainaren 29ra arte aurkez daitezke proiektuak.

– Lizarrako Udalaren diru-laguntza emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuetarako. Proiektuak aurkezteko epea uztailaren 9an amaituko da.

Zizurko Udalaren deialdia, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea eta gizarte-ongizate handiagoa bultzatu nahi duten proiektuetarako. Uztailaren 9ra arteko epea.

Orkoiengo Udalaren diru-laguntza, kultura-, arte-, hezkuntza-, jolas- eta gizarte-jarduerak sustatzeko. Aurkezteko epea: maiatzaren 14ra arte.

 – Deialdi honen helburua kolektibo behartsuenak gizarteko esparru guztietan sartzea sustatzen duten proiektuak diruz laguntzea da. Aurkezteko epea maiatzaren 11n amaituko da.

Galar Zendeak argitaratutako diru-laguntza, inguruko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duten proiektuetarako. Proiektuak ekainaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira .

 – Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren diru-laguntzak, osasuna hainbat lan-ildotatik lantzen duten proiektuetarako: GIB-hiesa, osasunaren sustapena, sexu-hezkuntza, adikzioak… proiektuak aurkezteko epea apirilaren 15era arte.

Diru-laguntza honen bidez finantzatzen diren lan-ildoen artean, haur eta gazteentzako hezkuntza-programak daude. Proiektuak entregatzeko epea apirilaren 16an amaituko da.

– Ideia edo projektu bat buruan duzuen gazteak zarete baina ez dakizue aurrera eramateko baliabideak nondik lortu? Nafarroako Gazteriaren Institutuak argitaratutako alternatiba hau interesagarria izan ahal zaizue!

Iruñeako deialdi hau hurrengo helburua dauka: gazteek gizarte-bizitzan parte har dezaten bultzatzea, haien antolatzeko gaitasuna eta autonomia indartuz. Projektuak aurkezteko epea apirilaren 12an bukatzen da.

– Lizarrako gazteentzako alternatibak eta baliabideak eskaintzeko deialdia Gazteen inklusio aktiboa eta parte-hartzailea bultzatzeko. Proiektuak aurkezteko epea urriaren 31 arte.

Oltza Zendean kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria jarduerak egiteko diru laguntza deialdia. Aurkezteko epea apirilaren 03 arte.

– San Adrianen inklusioaren, parte-hartzearen, «Garatzeko bidean dauden herrialdeen» eta abarren inguruko jarduerak sustatzeko deialdia. Epea: martxoaren 5era arte.

– Untzueko kultura, hezkuntza, kirol, laguntza, humanitate eta gizartejardueretarako diru-laguntza. Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 13an amaituko da.

– Oltzako Zendeako Udalak deialdi hau argitaratu du herriko elkarte edo kolektibo sozialek gazteriaren arloan egiten dituzten jarduerak diruz laguntzeko. Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 12an amaituko da.

– Deialdi honen helburua, nagusiki, honako hau da: Tuterako elkarteen eta bestelako erakundeen funtzionamenduan edukiak eta laguntza teknikoa garatzea helburu duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen programak sustatzea. Gizarte-arazoak prebenitzeko eta kaltetuei gizarte-laguntza eta sustapena emateko proiektuak. Proiektuak aurkezteko denbora, urtarrilaren 31 arte.

2019ko deialdiak hauek izan ziren…

– Barañaingo Udalaren deialdia, gizarte ekintzako elkarteei zuzendua, herritarren gizarte ongizatea garatzeko programak laguntzeko helburuarekin. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 21era arte.

– Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak Aise eta Denbora Libreko Begirale edo eta Zuzendaria izateko kurtsoen gastuen portzentai bat konpentsatzeko laguntza. Urriaren 31a arte aurkeztu ahal zara.

– Gazteen partehartze aktiboa sustantzen duten jarduera desberdinak finantziatzeko Lizarrako Udalaren diru-laguntzen deialdia. Urriaren 30a arte aurkeztu ahal zarete.

 

– Garapenaren eta Herritartasun globalaren aldeko hezkuntza projektuak gauzatzeko Iruñeako Udaletxeko dirulaguntza deialdia. Projetuak urriaren 25a arte aurkeztu ahal dira, baina gelditzen den diruaren arabera onartuko dute.

– Lizarrako Udaletxeak argitaratutako deialdia kultura edo euskara sustatzeko jarduerak egiten dituzten elkarteei bideratua. Epea irailaren 27a arte irekita egongo da.

– Lurralde bateko haur eta gazte guztiekin oinarrizko prebentzio-projektuak garatzen dituzten elkarte edo entitateei bideraturiko diru-laguntza deialdia. Projektuak abuztuaren 22a arte aurkeztu ahal dira.

 – Gazteok enpresak sortzen laguntzeko Iruñeako Udaleko dirulaguntza. 2018ko irailaren 15a eta 2019ko irailaren 14a (bi egunak barne) artean sortutako enpresentzat bideratua.

– Nafarroako ijito biztanleriarentzako estrategia aurrera eramateko jarduerak antolatzen dituzten erakundeei bideraturiko diru-laguntza deialdia. Projektuak ekainaren 28a arte aurkeztu ahal dira.

– Diru laguntza hauek LGTBI+ pertsonen berdintasuna eta giza eskubideak errespetatzeko eta aniztasun afektiboa sustatzeko helburua dute, Projektuak aurkezteko epea  uztailaren 5a arte.

– Diru-laguntzen helburua dira prebentzioaren, laguntzaren, aisia eta denbora librearen eta gizarteratzearen arloko lana eginez herritarren ongizatea bultzatuko duten programak sustatzea. Projektuak aurkezteko epea: ekainaren 19raino.

– Garapenaren eta herritartasun globalaren aldeko hezkuntza projektuak gauzatzeko Iruñeako Udalaren dirulaguntza. Oraindik ez da NAOn argitaratu, baina badakigu zein izango den projektuak aurkezteko azken eguna: ekainaren 28a.

– Iruñeako gazteek gizarte-bizitzan parte har dezaten bultzatu eta haien antolatzeko gaitasuna eta autonomia indartzea helburu duten projektu edo jarduerak finantziatzeko dirulaguntza deialdia. Projektuak aurkezteko epea ekainaren 17an bukatzen da.

– Iruñeako ehun soziala bultzatzea eta tokiko garapena sustatzea, betiere herritarren partaidetzaren, gizartearen ahalduntzearen eta gizarte-ekintzaren bitartez. Projektuak ekainaren 17a arte aurkeztu ahal dira.

– Ireuñeako Udaletxeak berdintasun eta LGTBI+ arloen inguruko formakuntzak errazteko diru laguntza deialdia argitaratu du. Projektuak aurkezteko epea ekainaren 13an bukatzen da.

– Zizur Nagusiko Udalaren dirulaguntza deialdia desgaitasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko projektuak egiten dituzten talde, kolektibo edo elkarteei bideratua. Projektuak aurkezteko epea maiatzaren 31an bukatzen da.

– Iruñeako LGTBI elkarte, entitate eta kolektiboek egindako jarduketak sustatzeko deialdia. Ekainaren 03a arte projektuak aurkeztu ahal dira.

– Kirol jarduerak, kultura eta gazteria arloko projektuak finantziatzeko Berriobeitiko dirulaguntza deialdia. Aurkezteko epea ekainaren 04arte luzatzen da.

– Nafarroako Gazteriaren Institutuak bai bere erroldan zerrendatuta dauden gazte elkarteei baita errolda horretan ez dauden gazte elkarte guztiei bideraturiko diru-laguntza. Honen bidez gazteriari bideraturiko projektuak eta hornidurak finantziatu daitezke. Projektuak apirilaren 30a arte aurkeztu daitezke.

– Nafarroako Gazteriaren Intitutuak tokian-tokiko erakundeek gazte politikak sustatzeko diru-laguntza deialdia. Apririlaren 30a arte aurkezteko epea irekita egongo da.

– Nafarroako Gazteriaren Institututak Europar Batasuneko erakunde, lurralde eta herrialdeen ezaguera sustatzeko bidaiak antolatzeko diru-laguntza deialdia. Apirilaren 18ra arte aurkez zaitezke.

– Cintruenigoko Udalak aise, kultur eta kirol inguruko jarduerak diru-laguntzeko deialdia. Aurkezteko epea apirilaren 17an bukatzen da.

– Atarrabiako Udalak Gazte-proiektuak eta ekimenak diruz laguntzeko deialdia  argitaratu du. Proposamenak apirilaren 17a arte aurkeztu ahal dira.

– Kultura, hezkuntza, kirol, asistentzial, humanitario eta gizarte jarduerentzako Untzueko udalaren diru-laguntzak. Aurkezteko epea Apirilaren 18a arte.

– Berdintasunerako Nafarroako Institutuak gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko projektuak finantziatzeko diru-laguntza. Apirilaren 15a arte projektuak aurkezteko epea irekita egongo da.

– Nafarroako Parlamentuak garapen-bideko herrialdeen arazo eta hauen kausen inguruko formakuntza eta sentsibilizaziorako jarduerak finantziatzeko diru-laguntza deialdia. Apirilaren 01a arte projektuak aurkezteko epea irekita egongo da.

 – Berriozarreko diru-laguntza deialdia hainbat arlotako jarduerak aurrera eramateko: kultura, euskera, berdintasuna eta kirola hain zuzen ere. Projektuak apirilaren 04a arte aurkeztu ahal dira.

– Gizarte Eskubideen Departamentuak gizarte bazterkerian dauden pertsonen egoera hobetzeko eta txirotasunaren aurkako jarduerei (beste batzuen artean) diru-laguntzak emateko deialdia. Projektuak martxoaren 29a arte.

– Gizarte Eskubide Sailak  GGKEei zuzentzen du deialdi hau. Honetan, garapen bidean dauden herrialdeen arazoak Nafarroako gizartera hurbilduko dituzten esku-hartzeak finantzatzeko asmoarekin. Projektuen aurkezpena martxoaren 29ra arte.

Nafarroako Gobernuko Osasun Publiko eta Lan Institutuak osasunaren inguruko proiektuetarako eta programetarako diru-laguntzen deialdia argitaratu du. 8 proiektu-lerro daude, eta, beraz, ziur zuen beharretara egokitzen bat aurkitzen duzuela. Projektuak aurkezteko epea martxoaren 28ra arte.

 – San Adrianeko Udalak integrazioaren sustapena, partehartzea, bizikidetza eta garapenerako lankidetza projektuak finantziatzeko diru-laguntzaren deialdia. Zure projektua martxoaren 14a baino lehen aurkez ezazu.

 – Kultura ekintza eta projektuak aurrera eramateko San Adrianeko Udalaren diru-laguntza deialdia. Projektuak martxoaren 14a arte aurkeztu ahal dira.

 – Nafarroako Kirol eta Gazteria Departamentuak liburu edo aldizkari ediziorako (bai euskarri tradizionalean, hau da, paperean, baita elektronikoan ere) zein disko edizioak egiteko irabazte asmorik gabeko elkarteentzako diru-laguntza deialdia. Projektuak martxoaren 13a arte aurkeztu daitezke.

 – Kirol, kultura, hezkuntza, berdintasuna, euskera eta gazteria arloen inguruko jarduerak egiten dituzten Oltzako Zendeako elkarte eta taldeei bideraturiko diru laguntza. Projektuak aurkezteko epea martxoaren 18an bukatzen da.

 – Nafarroako Gobernuko Pake eta Bizikidetza Departamentuak Giza Eskubideak defendatzen dituzten projektuei diru-laguntzak emateko deialdia. Projektuak martxoaren 14a arte aurkeztu ahal dira.

 – Eguesibarreko biztanleen ongizatea sustatzen duten projektuak aurrera eramaten dituzten elkarteei ekonomikoki laguntzeko deialdia dugu hau. Jarduera hauek hurrengo motatakoak izan daitezke: prebentziozkoak, asistentziazkoak, altxatze soaziala eta partehartzearen sustapen eta sentsibilizaziozkoak. Aurkezpen epea martzoaren 03a arte irekia egongo da (baina adi egun hori egandea delako!).

[divider sc_id=»sc163223695948″]divider-2[/divider]

2018an izan genituen deialdiak:

 – Elkarteek antolatutako kultura, kirola eta festekin zerikuisa duten jarduerak finantziatzeko Antsoaingo deialdia. Projektuak aurkezteko irekia egongo da abenduaren 09a arte.

 –  Olzako Zendeak deialdi hau argitaratu du irabazteko asmorik gabeko elkarteek osasun, gizarte eta giza eskubide, gizarte sustapen eta berdintasunari buruzko jarduerak egiteko. Projektuak aurkezteko epea azaroaren 05era arte irekita egongo da.

 – Toki-erakundeak, GKE-ak eta irabazterik gabeko beste erakundeak deialdi honetara aurkeztu ahal dira hiritarren partehartzea sustatzen duten projektuentzarako dirulaguntzen bila. Projektuak urriaren 28a arte aurkeztu ahal dira.

 – Lizarrako Udaletxeak argitaraturiko diru-laguntza honen bidez gazteriak kudeaturiko edo gazteentzako jarduerei bultzada bat eman nahi die. Projektuak aurkezteko epea urriaren 30ean bukatzen da.

 – Deialdi hau ekintza ekonomiko berriak aurrera ateratzeko laguntza ematera bideratua dago. Iruñeako gazteei bideratua eta aurkezteko epea urriaren 15a arte luzatzen da.

 – Dirulaguntza hau Nafarroako Gazte Informazio Puntuek altzari eta material inbentariagarria erostea ahalbidetzea du helburu. Aurkezte epea urriaren 12an bukatzen da.

 – Deialdi honen nahia gazteriaren arlora bidaraturiko 2018an egingo diren projektu eta jarduerei dirulaguntza ematea da. Hauek gazteriari bideratuta egon beharko dira eta Iruñeako gazteriaren bizi baldintzaren hobekuntza sustatu beharko dute. Aurkezte epea irailaren 30ean bukatzen da.

Zalantzak? Galderak? Erabaki nola helarazi!

 Deitu mugikorrera            Idatzi WhatsApp-era           Deitu fijora          Idatzi mail bat: asociacionismo@cjn-ngk.org