Ostiral honetan, ekainak 23, gazteei eta gazte elkarteei Nafarroako Gazte Parlamentuan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Nola? Arautegien inguruko zuzenketa proposamenei buruz zuen iritzia emanez.

17:30etan Nafarroako Gazteriaren Kontseiluan (Yanguas eta Miranda 27 Bis) Gazte Parlamentuaren arautegien inguruko foru ireki bat egiteko bildu nahi zaituztegu. Dakizuen bezala, aurreko ostiralean bukatu zen Gazte Parlamentuaren arautegiei buruzko zuzenkenta proposamenak egiteko epea eta horregatik arautegi hauek aurkeztu nahi ditugu onartu diren zuzenketekin eta adostu diren puntuekin batera.

Gainera, Gazte Parlamentuarekin eta Kontseiluarekin batera gazteria izatea nahi dugu proiektu hau eraikitzen duena. Arrazoi honengatik elkarrekin eztabaidatu nahi ditugu errefusatu diren zuzenketa proposamenak. Elkarrekin ezbaidatuko dugu hauen inguruan eta ondoren hauek bozkatuko ditugu. Gazte bakoitzak boto 1 izango du eta gazte elkarte bakoitzak 3 boto.

Espero zaituztegu!