Gure sistema sozio-ekonomikoak, azken hamarkadetan garatutako gizarte, ekonomia eta enplegu politikekin batera, emaitza modura zera ekarri digu: gizartearen kolektiboko desberdintasunen eta behin-behinekotasunen goranzko joera.

Gazteak, emakumezkoak, pertsona migratzaileak eta 45 urtetik gorakoak gara bereziki behin-behinekotasuna jasaten ari garenak, bai lanbide arloan eta bai bizitzaren gainerako arloetan.

Lan behin-behinekotasunaz hitz egiten dugunean, langabeziaren mehatxuari aurre egiteko erabilitako #CurrosDeMierda izendatuak ditugu hizpide. Behin-behinekotasun hori lanpostuaren ziurtasun gabezia eta ahultasun egoeretan islatzen da. Hain zuzen behin-behineko kontratuek, enplegu irregularrak (autonomo faltsuak, ezkutuko ekonomia, iruzurrezko bekak) eta langabeziaren mehatxuak eragindako segurtasun eza. Eta epe partzialeko kontratuen, miseriazko soldaten eta lanaldi luzeen, aldakorren eta aurretik jakin ezinezkoen ondoriozko ahultasun egoera. Hala nola laneko osasuna, partaidetza sindikalerako eskubidea eta eskubide zein prestazio sozialak hondatzearen ondoriozkoa.

Gazteriari dagokionez, behin-behinekotasunak ia ezinezkoak bihurtzen dizkigu emantzipazioa eta bizitza proiektu autonomoaren garapena, aurkitzen ditugun lan-merkatuko sarbide baldintzak kontuan hartuta. Ondorioz, ezinbestean bultzatzen zaigu langabeziaren eta behin-behinekotasunaren edo derrigorrezko emigrazioaren artean hautatzera.

Errealitate honen aurrean, CJN-NGK erakundetik ondorengo proposamenak babesten ditugu, zehaztu eta osatu ahal izango direnak, baina gure ustean abiapuntua izango lliratekeenak, gazteriaren eta oro har, gizartearen lan eta bizitza baldintzak hobetzeko orduan.

  1. Enplegu legediaren erreforma: banakako lan eskubideak zein kolektiboak, enplegu duina (egonkorra eta kalitatezkoa) eta langileen kolektiborako bizi baldintza duinak bermatzera datorren enplegu legedi berri bat elaboratzea.
  2. Tenporaltasuna: behin-behineko kontratuak enplegu legedian jasotako kasuetan soilik erabiltzen direla bermatzea, horrela horien iruzurrezko erabilera saihestuz.
  3. ETT/ABE eta kontratazio kanalak: ETT/ABE zerbitzuen bidez eginiko kontratazioaren berehalako debekua eta enplegu zerbitzu publikoen finkapena, lan-kontratazioaren kanal nagusi modura.
  4. Lanbide iruzurraren kontrako borroka: enplegu arloko salaketa eta ikuskaritza mekanismoak, laneko iruzurraren kontra borrokatzeko baliabide eraginkorrak bihurtzea (kontraturik gabeko enplegua, autonomo faltsuak, lanpostuak bekekin ordeztea, tenporaltasun faltsua, behin-behinekotasuna eta ustiapena, laneko ezbehar-kopurua, etab.).
  5. Laneko diskriminazioa: enplegu arloko diskriminazio mota ororekin amaitzea (kontratazioa, soldata, lan-baldintzak, sustapena, laneko eskubideak, etab.), generoa, adina, jatorria, etnia eta egoera sexuala barne.
  6. Soldata minimoa: Lanbide arteko gutxieneko soldatari dagokionez, behintzat hileko 1.000€ eta urteko 14 ordainketa ezartzea, aldi berean bermatuz erosteko ahalmenaren urteko mantenua eta generoarekin edo bestelako arrazoirekin lotutako soldataren diskriminazio eza.
  7. Enpleguaren eta aberastasunaren banaketa: lanaldia asteko 35 orduetara murriztea (hasierako neurri bezala), soldatak inolako kasutan murriztu gabe.
  8. Lanaldia eta ordu estrak: laneko egutegiaren eta jardunean emandako orduen derrigorrezko erregistroa, hala nola ordu estren inguruko kontrol eta erregulazio zorrotza. Neurri hauen helburua da ordaindu gabeko ordu estrekin, egungo langabezia testuinguruan luzatutako lanaldiekin, lanaldi aldakorrekin eta aurretik jakin ezinekin eta azken batean beti enpresaren aldekoak izaten diren ordutegi malguekin amaitzea.
  9. Lanbidearen eta bizitza pertsonalaren/familiarraren arteko kontziliazioa: langileen behar pertsonalen/familiarren araberako ordutegi malgutasuna bultzatzeaz gainera, ezinbestekoa da haurren ikastetxe publikoaren eta doakoaren (0 eta 3 urte artekoa) unibertsalizazioa, mendekotasun legearen finantzaketa eta transferitu ezinezko aitatasun eta amatasun baimenen hedadura bezalako politikak eta neurriak aplikatzea.
  10. Etxeko lanaren eta zaintzen azterketa eta banaketa: era berean, aurreko neurriez gainera, lanbidearen eta bizitza pertsonalaren/familiarraren artean kontziliazio erreala eta berdintasunezkoa lortzeko, ezinbestekoa da etxeko lanari eta zaintzari dagokienez gizonezkoen eta emakumezkoen artean bidezko banaketa bat egitea, behin-behinekotasun ekonomikoarekin, lanaldi bikoitzekin eta emakumeok jasaten ditugun kristalezko sabaiekin amaitzeko. Hala nola lan horiek eta ordaindutako lanak aztertzea eta alderatzea.
  11. Laneko osasuna eta osasun unibertsala: laneko osasunaren eta oro har, osasun arloaren pribatizazioarekin amaitzea. Mutuen legea indargabetzea eta pertsona guztientzat osasun unibertsala berreskuratzea, bere administrazio edo lanbide egoerak alde batera utzita.
  12. Laneko arriskuak: enpresa guztietan arrisku fisikoen eta psiko-sozialen inguruko prestakuntza, prebentzioa, kontrola eta zigorra indartzea eta bermatzea, pertsona enplegatuen kopurua edo ordezkaritza sindikala alde batera utzita.
  13. Kaleratzea: azkeneko laneko erreformetan ezarritako kaleratzeko arrazoiak hala nola diru-laguntzen murrizketa berrikustea, kaleratze prozesuetan (banakakoak edo kolektiboak) langileen eskubideen babesa eta partaidetza sindikala bermatuz.
  14. Ekintzailetza eta gizarte ekonomia: lan-merkatuko arazoekin amaitzeko irtenbide “magiko”tzat hartutako ekintzailetzarekin eta langabezia egoerari aurre egiteko banaka hartutako ardurarekin amaitzea. Auto-enplegurako prestakuntza, bai alderdi positiboetan eta aukeretan eta bai horrek dakartzan arriskuetan oinarritutakoa. Auto-enpleguaren babes errealerako neurriak (izapideak, finantzaketa, kotizazio soziala eta laneko eskubideak) ekonomia proiektuekiko arreta bereziarekin (ez bakarrik bere forma juridikoarengatik, baita enpresaren helburuengatik/jardueragatik eta laneko baldintzengatik ere).
  15. Solasaldi soziala, ekintza kolektiboa eta laneko eskubideak: gazteriaren artean sustatzea lan merkatuaren eta laneko eskubideen ezagutza, solasaldi soziala berreskuratzea laneko harremanen oinarri bezala eta gazteen zein emakumezkoen antolaketa eta partaidetza sindikala hala nola horien presentzia bultzatzea, eztabaida eta erabaki organoetan.
  16. Praktikak eta bekak: praktika eta beka hitzarmenak esklusiboki praktika curricularretarako erabiltzea. Praktika extracurricularrak eta ez laboralak praktika garaietako laneko kontratuengatik ordeztea. Praktiketako hitzarmen kopuruaren eta kalitatearen kontrola eta beken/praktiken araberako lanpostuen ordezkapenaren kontrol eta zigor zorrotza.
  17. Kalitatezko heziketa publiko eskuragarria: pertsona egoiliar guztientzat LH-ko eta/edo unibertsitate publikoetako kalitatezko ikasketak eskuratzeko eskubidea bermatzea, bakoitzaren egoera ekonomikoa, baldintza pertsonalak/familiakoak edo administrazio egoera alde batera utzita.
  18. Gaitasunen azterketa eta ikasketen baliozkotzea: beste herrialde batzuetan eskuratutako titulazioak baliozkotzeko eta egokitzeko mekanismo arinak eta eskuragarriak ezartzea. Bestalde, heziketa ez formalagatik, laneko esperientziagatik eta boluntzariotza ezberdinengatik eskuratutako gaitasunen onarpena garatzea.
  19. Lan-munduratzea eta etengabeko heziketa: gizarteratzeko eta lan-munduratzeko ibilbideak eta etengabeko heziketarako sarbidea (bereziki prekarietate maila handiena jasaten duten kolektiboentzat) bermatzea, beharrezko baliabide materialak eta gizatiarrak direla medio, betiere eskuragarri dauden baliabideak eta esperientzia egokiak aprobetxatuz (Adibidez Gazte Bermea).
  20. Politika migratzaileak eta ustiapenaren kontrako borroka: erabateko hiritartasunaren eta ondorioz, enplegu, gizarte eta politika eskubide berdinen onarpena, pertsona egoiliar guztientzat, horien jatorria alde batera utzita. Horretarako planteatzen dira politika migratzaileak, sarbide eta kanal seguruak eta eskuragarriak sortuz, egoitza eta enplegu baimenen sarbidea arintzeko eta egonkortzeko asmoz. Helburua da lanbide ustiapeneko egoeran dauden “paperik gabeko” pertsonen ahultasunarekin eta ezegonkortasunarekin amaitzea.
  21. Integrazioa eta elkarbizitza: pertsona guztien integrazio eta elkarbizitza eraginkorrak erraztuko dituzten politikak eta ekintzak sortzea, horien jatorria edo egoera alde batera utzita. Horretarako, politika migratzaile berri batzuez haratago, beharrezkoak izango dira bai integrazio politikak eta bai gizarte sentsibilizazioa, eskubideen berdintasuna, kulturen arteko elkarbizitza, alarmismoan, kriminalizazioan eta norgehiagokan oinarritutako diskurtso hegemonikoak alde batera utzita.
  22. Prestazio ekonomikoak: Errenta Bermatua, gutxienez SMI-ren parekoa, jasotzeko eskubidea bermatzea, pertsona guztientzat baldintza berdinekin, adinarengatik edo egoera administratiboarengatik diskriminaziorik jasan gabe. Bestalde, langabeziaren prestazioa eskuratzeko eskubidea onartzea, langile autonomoentzat eta etxeko enplegatuentzat, gainerako enplegatuekiko baldintza berdinetan, gutxienez langabezia prestazioaren azkeneko erreformaren aurreko portzentajeen berreskurapena lortzeko asmoz.
  23. Pentsioak: pribatizazio mehatxuak alde batera utzita pentsio publikoen sistema babestea, horien bideragarritasuna bermatuz kalitatezko enpleguaren sorreraren eta beharrezkoa balitz, zergen bidez, bere finantzazioa osatzeko. Pentsio minimoa ezartzea (kontribuzio arlokoa eta kontribuzio arlokoa ez dena), gutxienez SMI-ren parekoa.
  24. Kalitatezko enplegu publikoa: enplegu publiko duinaren sorrera (egonkorra eta kalitatezkoa), sektore pribaturako erreferentzia modura balioko duena eta kalitatezko zerbitzu publiko batzuk garatzea ahalbidetuko duena (osasuna, hezkuntza, 0 eta 3 urte arteko eskolaurreko ikastetxeak, mendekotasuna eta zaintzak, garraioa, etengabeko heziketa, bitartekotza eta lan-munduratzea, banku pubikoa).
  25. Ekoizpen eredu berri baten beharra: egungo ekoizpen sistemak eta ereduak, gizartearen kolektiborako bizi baldintza duinak bermatzeko itxurazko enplegua sortzeko aukerak murrizten ditu. Egoera hau leheneratzeko beharrezkoa da ekoizpen eredu berri bat garatzea, derrigorrezko langabeziarekin, behin-behinekotasunarekin eta emigrazioarekin bukatuko duena. Horretarako, ekoizpen ekonomiaren aldeko apustu irmoa egiteko beharra planteatzen dugu, espekulazio-ekonomiaren ordez (ekonomia berdea, gizarte ekonomia, elikaduraren subiranotasuna eta landa-eremuaren garapen dibertsifikatua, I+D+i eta goi mailako balio erantsiko zerbitzuak eta industriak), baita arestian planteatutako ezaugarriak dakartzan erreforma fiskal progresibo baten bidez finantzatutako sektore publiko baten aldekoa ere, eta horrez gainera iruzurraren kontrako borroka bat, planteatutako neurriak ahalbidetzeko beharrezko baliabideak eskuratzea ahalbidetuko dutenak.

md-27-julio2014