UDAKO JARDUERETARAKO ARAUDIA ARGITARATU DA

Azkenik, uda honetan egingo ditugun jardueretan aplikatu beharreko araudia argitaratu da. Hemen utziko dizuegu heldu zaigun dokumentazio guztia baina, lehen, aurkituko duzuenaren laburpen txiki bat:

1. Azkenik, ez dira onartuko ez akanpadak ez zeharbideak.

2. Gomendio asko malgutu egin dira (parte-hartzaileen azpitaldeak 10 pertsonatik 15era igo dira, adibidez, eta ez zaie begiraleei eta jardueraren arduradunei inolako prestakuntzarik eskatzen, ezta protokoloak nahitaez egitea ere). Nolanahi ere, gogorarazten dizuegu oso garrantzitsua dela erantzukizuna izatea segurtasun- eta higiene-neurriak betetzeko, guztion osasuna bermatzeko.

3. Proposamenetako batean eskatu genuen bezala, gazte-elkarteei zuzendutako zenbait jarduera antolatu dira, alternatiba gisa.

4. Badakigu Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) aseguruen estalduraren gaia kontsultatu duela, baina oraindik ez dugu erantzunik. Erne egongo gara, ea zer ateratzen den argi eta garbi, eta lehenbailehen jakinaraziko dizuegu.

Orain bai, hemen azpian duzue gomendio guztien dokumentua:

Dokumentu hau eskuragarriago egiteko asmoz, NGI-k gida bat sortu du informazio guztiarekin. Hemen utziko dizuegu:

Eta, azkenik, NGI-k ere, elkarteek udarako jarduera alternatiboak eskaintzeko egindako eskaerari erantzunez, gazte-elkarteei soilik zuzendutako jardueren eskaintza atera du. Udan unean uneko jarduerak egiteko aukera interesgarria izan zaitezke.

Eta, azkenik, helbide elektroniko bat jarri da, sortzen zaizkizuen zalantza eta kontsulta guztiak helarazteko: acampadas@navarra.es

Kontseiluan, airean jarraitzen duten erreklamazioen zain geratzen gara, bai eta gure lehen bileraren ondoren aurkeztu genituen demanda guztiei idatziz erantzuteko eskatzearen zain ere.

Eta, bukatzeko, NGI-k bideo pare bat egin ditu dena azaltzeko:

[divider sc_id=»sc1268560098935″]divider-3[/divider]

Hona hemen ekainaren 18an egin genuen elkarteen bileraren akta. Bertan, udako jarduerei buruzko informazio guztia eguneratu genuen.

Joan den ostegunean, ekainaren 4an, izan genuen elkarteen bileran, udan elkarteei egiten dizkiegun jardueren egoerari buruz geneuzkan azken informazioak jarri genituen mahai gainean. Egia esan, oraingoz gauza gutxi dago argi: BOEk (Estatuko Aldizkari Ofiziala) autonomia erkidego guztietan bete beharreko gutxienekoak dekretatu zituen, eta orain erkidegoei dagokie gure jardueretan bete beharko ditugun baldintza zehatzak erabakitzea.

Gure kasuan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) arautuko ditu (Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak eta Espainiako Gazteriaren Institutuak (INJUVE) egindako gomendioen dokumentu pare batean oinarrituta), baina ez dakigu nork emango duen ontzat elkarteok egiten ditugun neurri horiek aplikatzea: INSPL-k berak edo Nafarroako Gazteriaren Institutuak (INAJ), azken hori baita jarduera guzti hauek onartzearen arduraduna. Egia esan, zalantza askoren arteko bat besterik ez da; espero dugu beste kontuekin batera laister konpontzea.

Proposamenak dituzten bi dokumentuak uzten dizkizuegu, bai Osasun Institutura eta bai INAJ-era bidali ditugun proposamen guztiekin.

Oraingoz, daukagun dokumentazio guztia hemen utziko dizuegu eskura izan dezazuen behar izanez gero eta, edozein gauza komentatu nahi baduzue, 680 666 877 WhatsApp-era edo posta-elektrokinora idatz diezagukezue.

– Interesatzen zaigun zatia, 12. kapitulutik aurrera;)

Eta, zerbait erreskatatu nahi baduzue, bileran erabilitako power point-a utziko dizuegu:

Eta, INAJk emandako azken informazioa izan nahi baduzue, hemen duzue gure bileraren egunean bertan Carlos Amatrian INAJeko zuzendariak emandako irratiko elkarrizketa:

https://cadenaser.com/emisora/2020/06/04/radio_pamplona/1591263165_308493.html

Berritasun oro hona igoko dugu, informazioa ahalik eta eguneratuena izan dadin.