Nueva sede

Kontseiluan hogeita hamar urtekoak nagusitu gara eta, adin horren inguruko jende ugari bezala, azkenean emantzipatzea lortu dugu! Egoitza berria estreinatu dugu, ondorioz, fardelen, kaxen, materialen mudantzarekin buru-belarri gabiltza… beraz, oraindik gure bizitza estilo berriarekin egokitzen ari gara!

Dena den, lokal berri hau pentsatuta dago nahi duten gazte guztiak (elkartetakoak edo bestelakoak) erabiltzera , informatzera etortzeko (Europako Boluntariotza Zerbitzuaz, boluntariotza garatzeko elkarteez, berdintasunaren inguruko jarduerez, mota orotako prestakuntza ezberdinez…). Gainera, taldeko kide guztiok atseginez egingo dugu zuen proposamenen harrera: adibidez proiektu berri bat martxan jartzeko, agian gai zehatzen baten inguruko jakin-min berezia izanik, horren inguruan zerbait egin nahi duzuelako… ideia guztiak ongi etorriak izango dira!

Ah, eta gogoratu: C/ Yanguas y Miranda 27 bis helbidean gaude, beti goizez eta batzuetan arratsaldez (nolabait egunaren arabera), bestela, nahiago baduzue, deitu edo idatzi WhatsApp bidez 680 666 877 telefonora edo posta honetara: info@cjn-ngk.org