Iruñeako Udaletxeak, APUEren bitartez (Ahalduntze eta Partaidetzako Udal Eskola) hainbat kurtsoetarako eskaintza argitaratu du. Dagoeneko kurtso hauetariko batzuen izen emate epea bukatu egin da, baina beste askorena oraindik irekirik dago; beraz, baten bat interesatzen bazaizu, hobe duzu azkar ibiltzea lekua hartzeko!

Kurtsoak 3 gai multzo handietan banatzen dira: ahalduntze pertsonala, taldeen eta erakundeen ahalduntzea eta gizartearen eta komunitatearen ahalduntzea. Guztiak doahin dira! Apunta zaitez eta, nork daki? Baliteke handik elkar ikustea! 😉