XXXIII. OHIKO BATZARRA 20/12/12

Urriko Ezohiko Batzarraren ondoren, orain Kontseiluaren XXXIII. Ohiko Batzarrerako deia egiten dugu. Egia da aurrekoan Kontseiluaren etorkizunerako garrantzitsuak ziren gaiei buruz eztabaidatu eta erabaki ahal izan genuela, baina oraindik aztertu gabeko gaiak geratu zitzaizkigun. hauek izango dira oraingoan landuko ditugunak hain zuzen ere.

Batzarra abenduaren 12an, larunbata, izango da, 10:00etan (lehen deialdia 09:30ean) eta online formatuan, COVID19ren ondoriozko egoerak ez baitigu beste aukerarik utzi. Hemen uzten dizkizuegu informazioa, dokumentaziorako esteka (pixkanaka sartuko dugu) eta akreditatzeko galdetegia.

XXXIII. Ohiko Batzarrerako DOKUMENTAZIO guztia hemen aurkituko duzue.

Eta, bukatzeko, norbait Batzorde Iraunkorrera aurkeztu nahi baduzue hementxe duzue galdetegia. Hau deskargatu, bete, sinatu eta asamblea@cjn-ngk.org helbidera bidali behar duzue.

Edozertarako laguntza edo informazio gehiago jaso nahi baduzue jarri gurekin kontaktuan:

Deitu gure mugikorrera

WhatsAppera idatzi

Deitu gure telefonora

asamblea@cjn-ngk.org -ra idatzi

Zuen zain gelditzen gara!