LGTBI+ Errealitateak: aniztasun sexuala ulertzeko ikuspegi inklusiboak.

[accordion titles=»ZERGATIK FORMAKUNTZA HAU?^ZEINTZUK DIRA GURE HELBURUAK?^ZEIN EDUKI LANDUKO DITUGU?^NORI DAGO ZUZENDUTA?^NON ETA NOIZ EGINGO DUGU?^FORMAKUNTZA HAU DOAKOA DA!^ETA IZENA EMAN ONDOREN?» type=»» type_style=»» sc_id=»sc967486567530″]Formakuntza hau LGTBI+ pertsonen errealitatea elkarteetan haintzat hartzeko baliabideetan sakontzean datza, hauek gune inklusibo, anitz eta errespetukoak bihurtuz.
^• Sexu-identitateari eta sexu-orientazioari buruzko gizarte-pertzepzioa naturala, integratzailea eta berdintasunezkoa izan dadin lan egitea.
• Sexu-aniztasunekiko diskriminazio-jokabideak prebenitzea eta edozein portaera, lesbofoboa, homofoboa eta transfoboa, ezabatzea sustatzea.
• Emakumeen eta gizonen arteko aurreiritzien eta diskriminazioaren aurka borrokatzea.^Formakuntza honen edukiak 4 moduluetan banatuta daude eta hauetako bakoitza lan ari baten inguruan arituko da.
Modulo guztiek sexu aniztasuna eta LGTBI+ mugimenduekin lan egiteko gakoak eskaintzen dituzte. Moduluak honako hauek dira: < br/>
1- Sexu-hezkuntza. Sexuazio-prozesuak. < br/>
2- Sexu eta genero aniztasuna. < br/>
3- Memoria Historikoa LGTBI. < br/>
4- LGTBI baliabideak.^Elkarte, kolektibo, gazte-mugimendu edo gazteekin lan egiten dutenei zein eremu horretako langile teknikoei zuzenduta dago.
CJN-NGK-ko kide diren elkarteek edota 14 eta 30 urte arteko gazteek lehentasuna izango dute.    

^Azaroaren 15 eta 16an 16:00tik 20:00ra ostiralean eta 10:00tik 14:00ra larunbatean, Kontseiluaren egoitzan: Yanguas y Miranda kalea, 27 bis, Iruña.^Eskainitako prestakuntza guztia %100era ordaintzen du Nafarroako Gazteen Batzordeak. Beraz, mantenu-gastu guztiak, ostatua (bai, urrunetik bazatoz hemen lo egin dezakezu eta CJN-NGK-k gastua ordainduko du) eta Nafarroako edozein puntutik egindako desplazamendua estalita daude.
^Izena emateko epea bukatu ondoren, CJN-NGK aukeratutako pertsonekin jarriko da harremanetan hauen bertaratzea baieztatzeko eta topaketa bakoitzaren logistika ezartzeko parte-hartzaile bakoitzaren behar zehatzen arabera.
Parte-hartzaileen gastuen estaldurarako, hauek gutxienez prestakuntzaren %90ra joan beharko dira.
Prestakuntza bukatzean, dokumentazio gehigarria eta egiaztagiri-titulua bidaliko da.
[/accordion]