Lankidetza-Proiektuen Garapena.

[accordion titles=»ZERGATIK FORMAKUNTZA HAU?^ZEINTZUK DIRA GURE HELBURUAK?^ZEIN EDUKI LANDUKO DITUGU?^NORI DAGO ZUZENDUTA?^NON ETA NOIZ EGINGO DUGU?^FORMAKUNTZA HAU DOAKOA DA!^ETA IZENA EMAN ONDOREN?» type=»» type_style=»» sc_id=»sc1385427239122″]Beste elkarteekin amankomuneko lana egiteko baliabideak ezagutzea elkarte bakoitzaren alderdi positiboak aprobetxatuz era ezinhobea izan daiteke jarduera berriak antolatzeko. Formakuntza honetan elkarte berriak ezagutuko dituzu eta elkarte desberdinen arteko amankomuneko lanan sakonduko dugu.^- Elkarte desberdinak ezagutu eta harremanak sendotu.
– Amankomuneko projektuen oinarrietan sakondu.
^- Projektuen garapena.
– Taldean lan egiteko gakoak.
– Amankomuneko lanerako dinamikak eta arduren banaketa.^Elkarte, kolektibo, gazte-mugimendu edo gazteekin lan egiten dutenei zein eremu horretako langile teknikoei zuzenduta dago.
CJN-NGK-ko kide diren elkarteek edota 14 eta 30 urte arteko gazteek lehentasuna izango dute.  

 

^Irailaren 27 eta 28an 16:00tik 20:00ra ostiralean eta 10:00etatik 14:00etara larunbatean Lourdes auzo-etxean (Frontia kalea 3), Tuteran.^Eskainitako prestakuntza guztia %100era ordaintzen du Nafarroako Gazteen Batzordeak. Beraz, mantenu-gastu guztiak, ostatua (bai, urrunetik bazatoz hemen lo egin dezakezu eta CJN-NGK-k gastua ordainduko du) eta Nafarroako edozein puntutik egindako desplazamendua estalita daude.
^Izena emateko epea bukatu ondoren, CJN-NGK aukeratutako pertsonekin jarriko da harremanetan hauen bertaratzea baieztatzeko eta topaketa bakoitzaren logistika ezartzeko parte-hartzaile bakoitzaren behar zehatzen arabera.
Parte-hartzaileen gastuen estaldurarako, hauek gutxienez prestakuntzaren %90ra joan beharko dira.
Prestakuntza bukatzean, dokumentazio gehigarria eta egiaztagiri-titulua bidaliko da.
[/accordion]