Komunikazioa eta Hedapena Elkarteetan

[accordion titles=»ZERGATIK FORMAKUNTZA HAU?^ZEINTZUK DIRA GURE HELBURUAK?^ZER EDUKI LANDUKO DITUGU?^NORENTZAT DAGO BIDERATUA?^NON ETA NOIZ EGINGO DUGU?^FORMAKUNTZA HAU DOAKOA DA!^ETA IZENA EMAN ETA GERO?» type=»» type_style=»» sc_id=»sc1413404109187″]Elkarteen lanaren ikusgarritasuna hobetu nahi dugu gizarteak hauen lana gehiago baloratzeko. Honetarako ezinbestekoa da komunikazio, difusio eta diseinuari buruzko oinarriak manejatzea.
Honen bidez, bolondresen lanari esker egiten den lanaren errekonozimendua hobetzeaz gain, projektuak eta jarduerak poblazioari erraxago ailegarazteko beharrezkoak diren baliabideetan murgilduko gara.^» Beste elkarte batzuk ezagutu eta hauekin esperientziak eta jakinduria elkarbanatu.
» Gure elkartearen komunikazioa kudeatzeko baliabideak ikasi.
» Irudi eta kartelen diseinuan kontutan hartu beharreko gakoak ezagutu.
» Elkartearen irudi korporatibo egoki bat sortu eta mantentzentzeko oinarriak barneratu.
» Prentsaurrekoetan komunikatzeko eta prentsa oharrak egiteko trebetasunak lortzea.
» Gure elkartearen errealitate eta beharren arabera Sare Sozialetan era gokian komunikatzen hastea.
^» Gure elkartearen komunikazioan lortu nahi ditugun helburuak finkatu.
» Irudi korporatibo bat sortu eta mantendu: zer da beste elkarteengandik desberdintzen gaituena?
» Edukiak sortzeko baliabideak.
» Kartelak diseinatzeko gakoak..
» Sare Sozialen desberdinen erabilera: hizkuntzak, irudu motak…
» Hedabideekin haremanak: prentsaurrekoak eta prentsa oharrak.^» Gazteriarekin lan egiten duten elkarte, kolektibo, mugimenduei. CJN-NGK-ko kide elkarteek lehentasuna izango dute.
» Zuzendaritzan, Batzorde Iraunkorretan, Juntetan, koordinazio, lan bileretan… eta, azken finean, elkarteetan parte hartzen duen eta gai honetan interesa duen edozein pertsonari.
^Iruñean, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko egoitzan (Yanguas eta Miranda kalea 27 bis).
Irailak 29 larunbata 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta igandea 24, 10:00etatik 14:30etara.^Formakuntza guztia Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak finantziatzen du.
Janari eta ostatuaren gastuak (azken hau Iruñeatik kanpo bazatoz) ere finantziatuak daude.
Iruñea urruti duzu? Lasa! CJN-NGK-k desplazamendu eta ostatu gastuak ordaintzen ditu!
^Behin hautaketa egina, CJN-NGK-k guztiekin kontaktuan jarriko gara zuen partehartzea baieztatzeko eta bakoitzaren beharrak eta logistika zehazteko.
Ezinbestekoa da partehartzaileok formakuntzaren %90era etortzea.
Formakuntza bukatzean edukien dokumentazio osagarria eta asistentzia ziurtagiria bidaliko dira.[/accordion]