NAZIOARTEKO (EB) GAZTE TRUKAKETAK ETA BOLUNTARIOTZAK ZUEN ELKARTETIK NOLA ANTOLATU

[accordion titles=»ZERGATIK FORMAKUNTZA HAU?^ZEINTZUK DIRA GURE HELBURUAK?^ZER EDUKI LANDUKO DITUGU?^NORENTZAT DAGO BIDERATUA?^NON ETA NOIZ EGINGO DUGU?^FORMAKUNTZA HAU DOAKOA DA!^ETA IZENA EMAN ETA GERO?» type=»» type_style=»» sc_id=»sc52760424580″]Europar Boluntariotza Zerbitzua (EBZ) zuen elkartean europako bolondres bat jasotzean, zuetako norbait europako elkarte batera bolondres gisa joatean edo beste elkarteekin bolondres trukaketak egitean datza (beste jarduera batzuen artean). Elkarteok esperientzia honekin aberasteko aukera paregabea da eta, gainera, elkarteentzako koste ekonomikorik gabe. Gainera, aurten EBZ Europako Elkartasun Gorputzean (EEG) bilakatu da, beraz, honetan parte hartzeko baldintzak eta pausuak ikusteaz gain, aldaketa hau ekarri dituen berriak birpasatuko ditugu.
^• EEG-ko oinarri eta helburuetan sakondu jasaten dituen jarduerak birpasatuz.
• Parte hartzeko bete beharreko baldintzak eta pausuak ezagutu.
• Gure elkartearen betebehar eta konpromezuak argi utzi.
• Dagoeneko EEG-an parte hartzen duten elkarteen esperientziak ezagutu eta ditugun zalantzak haiekin landu.^• EEG-ko oinarri, helburu eta metodologia.
• EEG-n izean emateko bete beharreko galdetegiak eta prozesua pausoz-pauso.
• Projektuen lanketa eta aurkezpena.
• Elkarte bezala bolondresak jaso edo bidaltzeko ditgun eskubide, betebehar eta eginkizunak.
• Bolondresak eta europako elkarteak nola bilatu eta YouthPass ziurtagiria.
• BEZ/EEG-ko esperientziak lehen pertsonan entzun.^» Bai dagoeneko EEGn izena emana duten elkarte, kolektibo, mugimenduei, bai oraindik izena eman ez baina interesa dutenentzat..
» Gazteriaren Etxe, Gazteriaren Informazio Puntu etab.-eko teknikariei..
» Orokorrean, erabakiak hartzen dituzten organoetan parte hartzen duten pertsonentzat.
^Urtarrilaren 26an (larunbata) 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta 27an (igandea) 10:00etatik 14:00etara Nafarroako Gazteriaren Kontseiluan (C/Yanguas y Miranda 27 bis).^Formakuntza guztia Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak finantziatzen du.
Janari eta ostatuaren gastuak (azken hau Iruñeatik kanpo bazatoz) ere finantziatuak daude.
Iruña urruti duzu? Lasa! CJN-NGK-k desplazamendu eta ostatu gastuak ordaintzen ditu!
^Behin hautaketa egina, NGK-k guztiekin kontaktuan jarriko gara zuen partehartzea baieztatzeko eta bakoitzaren beharrak eta logistika zehazteko.
Ezinbestekoa da partehartzaileok formakuntzaren %90era etortzea.
Formakuntza bukatzean edukien dokumentazio osagarria bidaliko da.[/accordion]