EMAKUMEEN HIRIA

Berriz ere, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak IPES Fundazioarekin batera, Iruñeako Alde Zaharra inoiz ikusi ez den modu batean ezagutzeko aukera aurkezten dizuegu: Emakumeen Hiria. Iruñeako Alde Zaharreko kaleetan murgilduz hiriko emakumeen historiara hurbilduko gara. Aurten bi ibilbide desberdin proposatzen dizkizuegu:

  1. Aitzindariak: Iruñeako lehen egunetara bueltatuko gara ibilbide honen bitartez, erromatarren garaira hain zuzen ere.

Egunak: azaroak 26 eta 30 eta abenduak 12 (bisitaldi hau euskaraz izango da) – 18:00etan eta abenduak 1 – 12:00etan.

Topaketa tokia: Labrit Frontoia.

  1. Lanbide eta Eremu Feminizatuak: Nafarroako Artxibotik Foruen monumenturaino.

Egunak: azaroak 29 eta abenduak 11 – 18:00etan.

Topaketa tokia: Nafarroako Artxiboa.

ADI! Ibilaldia egin nahi duzun eguna beteta badago idatzi korreo bat info@cjn-ngk.org helbidera hurrengo datuekin:

  • Izena.
  • Abizena.
  • Jaioteguna.
  • Mail-a.
  • Telefono zenbakia.

Tokiren bat libre gelditzen bada abisatuko zaituztegu!

Mila esker eta bisitaldietan elkar ikustea espero dugu!