Lan-kontratua:
- Lan-kontraturik ba al daukazu? Edo derrigortuta zaude kontraturik gabe lan egitera?
(Enpresa baterako kontraturik gabe lanean ari bazara, kontraturik edo lan-baimenik eduki ez arren, KONTRATUDUN PERTSONA BATEN ESKUBIDE BERDINAK DITUZU!!!)
Behin-behinekotasuna:
- Behin-behineko kontratu bat daukazu (zuzenean enpresarekin edota ABLE baten bidez) eta zure ustean mugagabea izan behar luke?
Behin-behineko kontratu bat legeztatzeko arrazoiak (Baldintza horiek bete ezean, zure kontratua mugagabea izan beharko litzateke):
- Obra edo zerbitzua: Enpresako ezohiko zereginen betekizuna
- Ekoizpenaren “aldizkako” zirkunstantziak (behin-behineko beharrak eskarien/lanaren “aldizkako” gainkargaren ondorioz).
- Enpresako beste langile batzuen “aldizkako”/behin-behineko ordezkapena
- Lan-munduratzeko kontratuak.
Hitzarmenak:
- Ezagutzen al duzu zure hitzarmen kolektiboa edo zure enpresarena?
- Baldintza horiek errespetatzen al dira zure kontratuan eta zure egunerokotasunean?
Nomina/Ordainsaria:
- Hilero kobratzen al duzu?
- Hila amaitzeko iristen zaizu edo zure soldata kaskarregia da?
Lan-jardunaldia:
- Zure kontratuan adierazitako orduak gainditzen dituzu? Ezohiko orduak egitera behartzen zaituzte sarritan? Kobratzen al dituzu?
- Ezagutzen al duzu zure laneko egutegia?
- Ezagutzen al dituzu lan-egunak eta atsedenaldikoak, edo aitzitik edozein egunetan eta unetan deitu zaitzakete?
- Astero hartzen al duzu atsedena?
- Atsedenaldiko 15´-ak kobratzen al dituzu (otartekoa/kafea)?
- Oporraldirik bai? Egunak aukera ditzakezu edo aitzitik enpresak inposatu egiten dizkizu?
Laneko osasuna:
- Ezagutzen al dituzu zure lan-postuko arriskuak?
- Baliabideak ematen al dizkizue eta arriskuen prebentziorako jarraibideak ezagutzen al dituzu?
Gizarte Babesa:
- Baja hartzeko eragozpenak jartzen al dizkizue? Ze kopuru kobratzen duzu?
- Baimenak eskatzeko arazoak (parentala, zaintzak, kontziliazioa, ikasketak, etab.) jartzen al dizkizue?
- Eta zure lankideei?
Tratu berdintasuna:
- Noizbait jasan izan duzu diskriminazio motaren bat zure lanpostuan (generoa, adina, jatorria, etnia, etab.)?
Sindikazio/Solasaldi/Greba eskubideak:
- Zure enpresan ordezkaritza sindikalik ba al duzu?
- Enpresa/langile arteko solasaldia bultzatzen al da?
- Noizbait greba egitea debekatu al zaizue?
Autonomo faltsuak:
- Autonomo bezala alta ematera behartu zaituzte baina azken batean enpresako enplegatu bat gehiago zara?