Miguel Garrido, presidente del CJN, y Lucía Burgui, coordinadora de la CCASN, durante la rueda de prensa.

  • Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak eta HIESaren Aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarrak banatuko dute material prebentiboa, eta Alderdi Zaharreko lokaletan eskuratu ahal izango da
  • Horren helburua sexualitateaz gozatzea da, prebentzioaren eta elkarrekiko arretaren bitartez
  • Kanpainaren goiburua honako hau da: ‘Mira, sentitu, seduce, gozatu…pilla aquí tu condón…hartu hemen zure kondoia’

Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak NGK eta HIESaren Aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarrak HANBH, Iruñeko Udalarekin elkarlanean, laugarren aldiz antolatu dute gazteei zuzendutako sexu-osasuna bultzatzeko kanpaina, sanferminak dela eta. Horren goiburua honako hau da: ‘Mira, sentitu, seduce, gozatu…pilla aquí tu condón…hartu hemen zure kondoia’. Horren helburua jaien esparruan harreman sexu-afektibo berdinzaleak, askotarikoak, eta onartuak sustatzea da, prebentzioan arreta handia jarriz. Horregatik, NGKak eta HANBHak gazteei prebentziozko materiala eman nahi diete, emakumezkoentzako eta gizonezkoentzako preserbatiboak, besteak beste.

Beraz, Alderdi Zaharreko hainbat lokaletan jaietan zehar material hori aurkitu ahal izango da dohainik. Dena prest izateko sanferminak ofizialki hasi baino lehen, bi erakundeek osatutako talde batek uztailaren 2an honako hauek banatuko ditu Alde Zaharreko 140 lokaletan (tabernak, lagun-taldeak, eta jai-guneak): horma-irudiak, emakumezkoentzako (1.100) eta gizonezkoentzako (22.500) preserbatiboak, 4.000 labaingarri-monodosi, eta kanpainako 4.000 txartel-zorro kit osoarekin.

NGKaren lehendakariak, Miguel Garridok, honela dio: “Nafarroako Gazteriaren Kontseiluan gazteentzako gai garrantzitsuak lantzearen alde agertzen gara, adibidez, sexu-osasuna”. Garridok azpimarratu du garrantzitsua dela “kanpaina hauek agerian jartzea sexualitatearen tabua apurtzeko”.

Beste alde batetik, Lucía Burguik, batzordearen koordinatzaileak, honako hau nabarmendu du: “Hezkuntza sexuala hainbat gauza lortzeko tresna da, besteak beste, berdintasunezko harremanak, sexualitateak aske bizi, eta harremanak izaten, ondo tratatzen, eta zaintzen ikasi”. Gainera, Burguik uste du “garrantzitsua dela guztion artean sanferminen imajinario kolektibo positiboa berreskuratzea, topatzeko eta gozatzeko jaiak izatea”, alegia.

Kanpainaren irudia Birilo artistak egin du, eta horretan gazte-kuadrilla bat eta bikote bat agertzen dira eserita Gotorlekuan, su artifizialei begira. Horietako baten zapian emakumeen aurkako indarkeriaren kontra erabiltzen den sinboloa, eskua, ikus daiteke.

KALEJIRA UZTAILAREN 5EAN

Prebentziozko materialak banatuz gain, Txupinazoaren bezperan kaleko ekintza bat burutuko da kanpaina agerian jartzeko, eta gazteei jakinarazteko lokaletan prebentziozko materiala izango dutela. Ekintzan lagun-talde bat aterako da besteekin batera, eta Alde Zaharreko kaleetan zehar ibiliko da. Lagun-talde guztiekin gertatzen den moduan, ibilbidea girotuko duen txaranga bat, Delirium, eramango du, baita pankarta bat ere, non aurtengo kanpainaren irudia marraztu den. Kalejira HIESaren Aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarraren lokaletik (del Carmen Kalea, 13. zk) aterako da 18:00etan eta, zenbait kaletan zehar ibili ondoren, 20:00etan amaituko da Mercaderes Kalean.