• Akitania Berriko Euroeskualdean kokatutako proiektu bat da eta Nafarroako Gazte Kontseiluak (NGK), Euskadikoak (EGK) eta Eusko Ikaskuntzak bultzatua.
  • Ekimena pertsona gazteen artean baterako puntuak bilatzeko baliagarri izango diren partaidetza-espazioak sortzeko asmoaren ondorioz sortu zen.

Nafarroako Gazte Kontseiluak (NGK), Euskadiko Gazte Kontseiluarekin (EGK) eta Eusko Ikaskuntzarekin batera, ‘Gazte Agora’ izeneko Foroa antolatu du, Iruñean egingo dena, datorren otsailaren 8an, larunbatez, Katakrak gunean. “Batzen gaituen norabidean” izeneko mugaz haraindiko proiektuaren barnean kokatzen den ekitaldi bat da.

Foroa goizez garatuko da (10:30-14:30) eta hau izango dira jorratuko diren gaiak: Hezkuntza, Partaidetza, Sozio-ekonomia eta Hizkuntza Errealitateak. Horretarako, lan-mahaiak artikulatuko dira eta partaide bakoitzak, proposatutako lau gaien artean, jorratu nahi duen hura hautatuko du.

Izena emateko epea irekita dago datorren otsailaren 7ra arte, ostiralez, eta interesa duten pertsonek hemen eman dezakete izena hemen.

Juan Gutierrez Gazte Kontseiluko presidentea da eta, hark azaltzen duenez “NGK-k proiektu honekin bat egin du gazteen partaidetzak eta beste lurralde batzuetako gazteekin arazoak partekatzeak duen garrantziagatik” Halaber, adierazten duenez “Kontseiluaren borondatea da halako espazioak bultzatzea edozein mailatan eta edozein lurralde-eremutan”.

‘Batzen gaituen norabidean’

Proiektu honetan, lehen aldiz, pertsona gazteak, gazte eragileak eta Nafarroako Gazte Kontseilua (NGK) eta Euskadikoa (EGK) elkartu dira. Helburua abagune-gune berri horretan, baterako premia eta interesak gidatuta, lurralde ezberdinetako gazteen arteko harremanak estutzea da.

Lehendabiziko foroa Donostian egin zen joan den abenduaren 14an eta Iruñekoaren ostean, hurrengoa Baionan egingo da martxoaren 14an eta, azkenik, apirilan azken ekitaldi bat ospatuko da, aurreko 3 saioetatik ateratako ondorioetan oinarrituta.