Urtero data hauetan egin ohi dugun bezala, zuekin harremanetan jartzera gatoz “En fiestas…Tod@s condóntent@s!” “Jaietan… Hartu hemen zure kondoia” izendatutako udako Kanpainaren berri emateko.

Kanpainaren koordinatzaileak dira Comisión Ciudadana Antisida/ Hiesaren Aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarra eta Consejo de la Juventud de Navarra / Nafarroako Gazteriaren Kontseilua eta diru-laguntzaren babesa berriz, Nafarroako Gobernuko Osasun Sailari dagokio.CAMPAÑA  CONDÓN FIESTAS EN NAVARRA

Jadanik ziur aski badakizue informazio eta prebentzio kanpaina bat dela hain zuzen zaindarien jaietan VIH-SIDA transmititzea eragozteko, udalerri eta hiri bakoitzeko erakunde herrikoiak, informazio eta prebentzio materialak direla medio. Hori guztia, udalerrietan sexu osasunerako tailerrak ospatzeko aukerarekin osatuko da.

Kanpaina honen helburua da prebentzioaren kontzeptua jaiarekin uztartzea. Nola? Informazio eta prebentzio materialak behar izan ditzaketen pertsonengandik hurbil ezartzea bultzatuz, eta aldi berean berehalako erabilera egitekotan horiek eskuragarri egotea zainduz, material grafikoa, zaintzeko eta gozatzeko mezua direla medio.

Kanpaina Foru Erkidegoko gazteria guztiarengana zuzenduta dago. Bere helburuak ondorengoak dira:

  • Jarrera osasuntsuak eta arduratsuak bultzatzea sexualitatearen arloan.
  • Prebentzioa sustatzea V.I.H.-ren transmisioan.
  • Osasun afektiboa eta sexuala sustatzeko indarrean dauden baliabideak ezagutzera ematea.

Kanpaina honetan partaide diren udalerrien eta hirien kopurua urtez urte hedatuz doazela agerikoa denez, beharrezkoa iruditzen zaigu jarduera horietatik onura zuzena jasotzen duten udalerrien kolaborazio ekonomikoa eskatzea, izan ere, haiek eragindako gastuek gure aukera ekonomikoak gainditu egiten dituzte.

Horregatik, zuen udalerrian garatuko den Kanpainari ekarpena egiteko aukera baloratzera gonbidatzen zaituztegu, prebentzio materialaren erosketan kolaboratuz, kanpaina honetaz arduratzen garen erakundeok material grafikoa gure gain hartzen dugun bitartean.

Eskatu ahal diguzuen kanpainaren material grafikoa ondorengoa da:

  • “En fiestas… tod@s condontent@s” “Jaietan…hartu hemen zure kondoia” kartela, sexualitatea, prebentzioa eta jaia uztartzen dituena, animatzeko eta informatzeko toki honetan doako preserbatiboak eskuratu ahal direla.
  • “Como quieras» / «Nahi duzun moduan» liburuxkak, sexualitatearen eta VIH/SIDA-ren inguruko informazio osatua eta prebentzio jarrerak barne hartzen dituztenak.

 Eta prebentzio materiala ondorengoa da:

 Preserbatibo maskulinoak (0,18 € unitate bakoitzeko) eta femeninoak (0,98 € unitate bakoitzeko) + % 10eko BEZ.

  • Lubrifikatzaileak (0,20 € unitate bakoitzeko).

Era berean, eta arestian aipatu duguna kontuan hartuta, gure ustean oso interesgarria izan ahal da sexu osasunaren eta VIH/SIDA-ren prebentzioaren inguruko tailerrak ospatzea, zuen prebentzio proiektuan eta sexu osasunaren sustapenean barne hartzen direnak. Horretarako gurekin kontatu ahal duzue, dohainik.

Bestalde, prebentzioarekin lotutako gaiak sakontasunez jorratzeko bestelako materialak eskuragarri ditugu. Nahi baduzue gurekin harremanetan jarri aholkua eta informazioa eskatzeko.

Materiala eta informazioa eskatzeko harremanetan jarri ondorengoekin:

HIESAREN AURKAKO NAFARROAKO BATZORDE HIRITARRA

Kontakturako pertsona: Izaskun Arana

Tfnoa.: 948 212257

E-mail: comisionantisidadenavarra@gmail.com

Helbidea: El Carmen kalea, 13, etxabea Pamplona-Iruña. 31001.

 

NAFARROAKO GAZTE KONTSEILUA

Kontakturako pertsona: Ibai Aramburu

Tfnoa.: 848 412 919 – 680 666 877

E-mail: asociacionismo@cjn-ngk.org

Helbidea: Yanguas y Miranda kalea, 27 bis, Pamplona-Iruña, 31003.

Uda zoriontsu eta osasuntsu bat opa dizuegu!