Joan den urtarrilaren 29an, ostirala, ospatu zen Lehenengo Solasaldi Egituratua, JEF elkarteak eta Nafarroako Gazte Kontseiluak antolatzen dutena. Topaketa honetara 50 pertsona bertaratu ziren, Pablo Zalba eurodiputatuarekin solasaldian parte hartzera. Jorratutako gaiak izan ziren Errefuxiatuen Krisia, Europa osoko eskuin-muturreko alderdien gorakada eta Europar Batasunaren etorkizuna.