JOVENBERRIRO_COLLAGE

Abiapuntua abuztuaren 12an dago, Gazteriaren Nazioarteko Egunaren eskutik; 15 egun barru, 128 retweet, 203 atsegin dut eta 35.000 iritzi jaso ostean, jadanik amaitutzat ematen dugu #JovenBerriro kanpaina! Oso pozik gaude (atseginez hunkituta) lortutako erantzunarekin, harrera onarekin eta hedapenarekin.

Agerian geratu da gaztetako nahiak denboran zehar mantendu egiten direla. Beste behin ere, esker mila, bai sare sozialetan jarraitzaile izanik eta bai zuen profil eta argazki gaztea txertatuz, partaide izatera animatu zareten guztiontzat: Adela González, Joseba Asirón, Laura García, Ruben Goñi, Roberto Cámara, Abel Azcona, Enerko Larrarte, Pablo Zalba, Ricardo Hernández, Daniel Saralegi, Aitor Etxarte, Mertxe Leránoz, Laura Irurzun, Ainhoa Azanárez eta Jasper ere bai. Esparru oso ezberdinetako pertsonak, gaztaroaren inguruko euren ikuspegiaren ekarpena egiteko prest azaldu direnak.

Hemen ikus dezakezue eskuratutako profil guztien bilduma. Berriz ere, mila esker guztioi parte hartzeagatik!