Aurten lehen aldiz Iruñeko udalak Sentsibilizazio-kanpaina bat abiaraziko du jaiguneetan –eta, zehazki, 2017ko sanferminetan– alkohol eta droga kontsumoarekin loturiko arriskuei aurrea hartu eta halakoak gutxitzeko asmoz.CARTEL_ESP

Kanpaina honen bitartez mezu positibo eta eraginkorrak zabaldu nahi ditugu, zeinen asmoa den autozaintzaren garrantzia azpimarratzea, aintzat hartuta jaiak bizitzeko moduaren inguruan norbera dela protagonista erabakiak hartzerakoan. Kanpaina hainbat material eta irudi desberdinez osatuta dago, eta guztiak bere web orrialdean deskargatu ahal dituzue: www.sfsuperpoderes.com/eu.

Bota begirada bat eta goza itzazue Sanferminak!