AULA JOVEN CRUZ ROJAAula Joven/Ikasgela Gaztea eremuak, mahaiak eta aulkiak, ordenagailu pare bat, inprimakia eta wifi-a hartzen ditu barne,16 eta 30 urte arteko pertsona gazteek (bereziki egoera babesgabean daudenek, ikasle gazte ororentzat zabalik egon arren) erabili ahal izan ditzaten ikasteko, talde-lanak egiteko eta Internet kontsultatzeko. Helburua da horientzat eremu bat zabalik ezartzea, bertara joan ahal izateko, liburutegiak eta antzeko eremuak eskuragarri ez daudenean.

Ikasgelaren kokalekua Cruz Roja Juventud/Gazteen Gurutze Gorria (Leyre Kalea, solairuartea) helbidean aurkitzen da, eremu auto-gestionatu bat izanik; zabalik dago 15etatik 17etara astelehenetik ostegunera eta goizez aurretiko erreserba egiten bada. Sarbidea lortzeko, doako  inskripzio bat egitea eskatzen da.

Gainera, bi hilez behin, ikasgelako partaideentzat eremu akademikoari dagozkion trebetasunen hala nola etorkizuneko enplegagarritasunaren hobekuntzarekin lotutako gaiak jorratzeko ikasgela tailerrak eskaintzen dira.

Informazio gehiago eskuratzeko, jarri nirekin harremanetan posta honen bidez (sarahmacho@cruzroja.es ) edo telefonoz: el 948 20 63 56.