Larunbat honetan Emakumeenganako Indarkeriaren aurka batu zaitez Nafarroako beste gazte askorekin osatuko den Gazte Topaketetan. Hauetan hainbat tailerretaz gozatu ahal izango duzu: mikro-indarkeriak sare sozialetan, zer dakigu mutilak sexualitateaz?, autodefentsa feminista, klown, bertsolaritza, meme feministak eta sormen tailerrak. Baina ez uste honekin nahiko izango dugula: janaria, kontzertuak eta Flash Mob baten grabaketa. Guzti-guztia dohain (Iruñeatik kanpo etorriko zarenendako garraioa ere ordainduko zaizue). Beraz badaukazu asteburu honetarako plana: 11:00etatik aurrera Burlatako Kultur Etxean. Hurbildu zaitez!

Flash Mob-a prestatzen joateko hementxe uzten dizuegu dantzaren pausuak azaltzen dituen bideoa:

Informazio gehiago hemen.