28J 2016

2016ko ekainak 28. Nola ez, beste behin ere kaleak kolorezko eztanda batez blai egin dira, identitateen eta orientabideen lorategi a eratzen dugunon adierazpenen paletatik datorrenaz. Izan ere, gutxitan bezala, joan den 28J honetako manifestazioa errebindikazioz eta ospakizunez gainezka ospatu zen: ikasgeletako sexu heziketa errebindikatu genuen, sexualitatearen adierazpen guztiak normalizatzea erraztuko lukeena; erasoak isilpean jasanez, euren eskubideak defendatzearren altxatu eta borroka egiten duten edo, zoritxarrez, Orlandon gertatutako ekintzetan bezala bizitza galtzen duten LGTBfobia mugimenduko biktima guztiak gogora ekarri genituen.

Aipatutako guztiarekiko gure sentikortasuna handia izanik, aldi berean ezin dugu ukatu ospakizun garaia denik: oraindaino borrokatuaz eta lortuaz gozatzekoa, lortutako aurrerapenak ikustekoa, eta helburu berriak bilatzekoa, oraindik horizontean urrun bistaratzen den eskubideen eta askatasunen aldarrikapenaren bila.

Laburbilduz, ikusgaitasunerako, hustuketarako eta errebindikaziorako egun bat, duela 47 urte baino gehiagotik hona egunez egun garatuz joan izan den lanaren iceberg muturra soilik izatera datorrena. Hemen uzten dizuegu Kontseilu bezala harpidetu ondoren irakurtzera animatzen zaituztegun FELGTB+ erakundearen manifestua.

28J 2016