Legendaren arabera, duela hamarkada batzuk baldintza duinetako enpleguak zeuden, laneko eskubideak benetakoak ziren eta langile jaun-andreak eskubide horiek modu kolektiboan defendatzeko antolatzen ziren. Halaber, esaten dutenez, lanbide baterako prestatzean edota karrera bat ikastean, lan-munduratzeko moduan izaten zinen, baldintza duinekin eta aurreko belaunaldien bizi-baldintzak hobetzeko aukera izaten zenuen.

Baina gaur egun errealitate horiek jadanik zertan bihurtu dira, ba iraganeko “ipuin” batean. Zeren jadanik ez da ipuin bat errealitatea baizik, gazteriak eta oro har, gizarteak, topatzen ditugun lan eta bizi baldintzen egoera. Langabezia eta behin-behinekotasuna edo emigrazioa, horiek dira egungo gazteriari eskaintzen zaizkigun aukerak.

Estatistikek omen diote langabezia beherantz doala, baina jadanik Eduardo Galeanok adierazi zigun “Las Venas Abiertas de América Latina” liburuan, “Estatistikak onak izanik, jendea izorratzen ari da”. Izan ere, errealitateak erakusten digu gazteriaren langabezia mailak behera egiten duela, bai aurrerantzean “gauzak hobetuko direlakoan” ikasketekin jarraitzeagatik, eta bai emigrazioagatik, hemen aurkitzen ez zuten enpleguaren bila, edo bestela #CurroDeMierda bat aurkitzean “zorionekoa izateagatik”.

CJN-NGK erakundetik, gazteriak errealitate hau agerian jarri eta gainditu dezan ekintza ezberdinak garatzeko asmotan gabiltza. Ekintza horien abiapuntua #CurrosDeMierda kanpaina izango da.

Hurrengo bi astetan zehar animatu nahi zaituztegu jadanik ezagutzen dituzuen #CurrosDeMierda ezberdinen inguruko baldintzen berri ematera. Bai jasan egin dituzuelako edota jasaten ari zaretelako, enplegu eskaintzetan ikusi dituzuelako, edo bestela #CurrosDeMierda horietako baten eraginpean dagoen norbait ezagutzen duzuelako.

Hizpide ditugu lanpostuak ordezteko bekak, kontraturik gabeko enpleguak, autonomo faltsuak, konplitzen ez diren kontratuzko enpleguak (laneko arriskuak, kobratu gabeko ezohiko orduak, iristen ez diren nominak, oporrik gabeko edo kobratu gabeko oporren egoerak, baldintza berriak, onartu ezean “atsegin ez badituzu, hor kanpoan 100 pertsona daude aukera baten zain” oharrarekin datozenak), mota ezberdinetako diskriminazioak (generoa, adina, jatorria, etnia, etab.), edo zuzenean huskeria bat kobratzeko, erabateko eskuragarritasuna izateko eta etengabeko ordutegi aldaketak garatzeko kontratuak, kaleratzeak eta hautazko kontratazioak, etab. dakartzaten kontratu motak.

Soilik borroka kolektibotik, gure laneko eskubideen ezagutzatik eta horietaz kontzientziatzetik hala nola salaketatik konpondu ahal izango dugu langabeziaz eta behin-behinekotasunez edo emigrazioz betetako errealitate hau.

Jakin badakigu langabezia gertu dagoela, eta beldurra eman dezakeela ez bakarrik salaketa bat jartzeak, baita besterik gabe gure #CurrosDeMierda izendatuen inguruko baldintzez hitz egiteak ere (guztiok daude egoera horretan). Baina CJN-NGK erakundetik animatzen zaituztegu, modu anonimoan bada ere, denon artean #CurrosDeMierda horiek ezagutzera ematera.

foto-imagen-campana